ESKORIATZA K.E. 3 – TEEP TOLOSALA 5

Erabiltzailearen aurpegia Tolosala A.F.K.E 2022ko urt. 10a, 11:22

Urteari hasiera ona emanda!

Urrezko garaipena. Gabonetako oporretan taldeko jokalari gehienak konfinatuta egon dira. Positiboen ondorioz, ezin izan dugu normaltasunez entrenatu, eta baja askorekin egin diogu aurre partida honi. Taldeak, ordea, bazekien lehiatu egin zitekeela, dena eman behar zela eta ez zegoela ezer galtzeko.

Lehenengo hamar minutuak oso biziak izan ziren. Bi taldeak oso indartsu atera ziren eta jokaldi arriskutsuak izan ziren bi ateetan. Hala ere, Anttonen eskutik 14. minutuan sartu ahal izan genuen lehen gola. Ondoren, 16.an, Lakunek 0-2koa lortu zuen estrategia-jokaldi baten ondoren. Atsedenaldira iritsi aurretik, hirugarrena Alefo atezainaren eskutik sartzea lortu genuen. Atsedenaldiaren aurreko azken jokaldian, defentsako despiste batean, Eskoriatzak 1-3koa lortu zuen.

Atsedenaldian sentsazioak oso onak ziren, baina taldeak bazekien dena eman gabe hiru puntuak lortzea ezinezkoa izango zela. Bigarren zatia hasi eta hiru minutura, 1-4koa sartu genuen Iñigori esker. Eskoriatzako taldeak, ezer galtzekorik gabe, atezain jokalaria atera zuen, markagailuari buelta ematen saiatzeko 12 minutu falta zirela. 8 minutu falta zirela, eta baloia ondo mugitu ondoren, Eskoriatzak bigarren gola lortzen zuen. Defendatzen eta borrokatzen jakitea tokatzen zitzaigun. 3 minutu falta zirela, haiek jokalari bat gutxiagorekin geratu ziren, eta Anttonen eskutik aprobetxatzen jakin genuen 2 eta 5ekoa lortzeko. 3 minutu falta zirela, kanpo jaurtiketa batean hirugarrena lortu zuen etxeko taldeak. Hala, partida 3-5 amaitu zen, eta hiru puntu lortu genituen hirugarren sailkatuaren etxean.

Oso gustura egindako talde-lanarekin, eta, batez ere, taldearen bajak kontuan hartuta. Sailkapenaren erdian finkatuta gaude eta sentsazioak oso onak dira. Aste honetan lanean jarraituko dugu larunbatean hiru puntuak etxean lortzeko. Ilusio handia dugu, eta pixkanaka bada ere, goiko postuei begira gaude.

#GOGOTEEPTOLOSALA

 

HASIERAKO 5EKOA:

  • Alex Ibañez – Atezaina
  • Martin Lakunza – Atzelaria
  • Ioritz Otamendi – Hegalekoa
  • Jon Gallurralde – Hegalekoa
  • Iker Lacunza – Pibota

PARTIDUKO JOKALARIAK:

  • Alex Ibañez – Atezaina
  • Martin Lakunza – Atzelaria
  • Ioritz Otamendi – Hegalekoa
  • Jon Gallurralde – Hegalekoa
  • Iker Lacunza – Pibota
  • Asier Yarza – Hegalekoa
  • Iñigo Garmendia – Atzelaria
  • Antton Garro – Pibota ©
  • Josu Erausquin - Hegalekoa

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!