LASKORAIN K.E 4-2 TEEP TOLOSALA

Erabiltzailearen aurpegia Tolosala A.F.K.E 2021ko abe. 14a, 18:32

Tolosako derbia horitxoen alde erori zen!

Azken asteburu honetan, bi Tolosar taldeen arteko derbia izan genuen Usabal kiroldegian. Bi talde hauek denboraldi hasieratik egutegian markatuta zuten eguna. Partida zenbait momentutan parekatuta egon zen arren, etxeko taldeak eraman zituen 3 puntuak.

2 taldeak 3 puntuak etxera eramatekotan atera ziren kantxara larunbatean. Urduritasuna nabaria izan zen partida hasieran, hala ere, ondo berotu ondoren, gosez atera ziren bi taldeak kantxara. Norgehiagoka hasiera intentsitate handikoa izan zen eta lehen aukerak iristen hasi ziren berehala. Bi taldeek zenbait jaurtiketa bota ondoren, lehen zatiko 12. minutuan Tolosalak aurretik jartzea lortu zuen Jon Gallurraldek atezainaren hanka azpitik botatako jaurtiketa baten ostean. Aurretik ziren arren, defentsan lan ona egin behar zutela bazekiten mutilek. Lehen zatia amaitzeko 3 minutu falta zirela, Laskorainek ateratako korner batek berdinketa jarri zuen markagailuan eta emaitza honekin iritsi ziren atsedenaldira bi taldeak.

2. zati hasiera iritsi zen. Tolosalako mutilek bazekiten dena emateko momentua iristen zela, eta bai ala bai partiduari gogor eutsi beharko zietela puntuak eskuratzeko. Bigarren zatiko 5. minutuan partidan lehen aldiz atzetik jarri ziren mutilak, Laskorain taldekoek gola lortu baitzuten. Berdinketa geroz eta urrutiago ikusten zen eta handik minutu gutxira, etxeko taldeak sartutako 3.golarekin are eta gehiago zaildu zen partidua. Partiduaren norantza aldatzeko asmoz, entrenatzaileak 5eko jokoa sartzea erabaki zuen 10 minutu faltan eta bigarren zatiko zenbait minutuetan eduki ez zituzten aukerak iristen hasi ziren. Halako batean, Iker Lopezek egindako jaurtiketa batek 3-2koa jarri zuen markagailuan. Berdinketan sinisten zuten mutilek, baina handik pare bat minutura Laskorainek korner batean partida itxiko zuen 4-2koa sartuz. Markagailu ez zen gehiago aldatu eta puntuak horitxoen etxean geratu ziren.

Garaipen bat lortzea oso zaila zela bazekiten gure mutilek, baina gogo eta ilusio handiz atera ziren hala ere kantxara hasieratik. Ezin izan zuten etxera punturik ekarri. Joko ona egin zuten minutu askotan zehar eta borrokatu izanaren sentsazioarekin amaitu zuten.

Hurrengo larunbatean, Tolosalak Elorrioko Buskantza taldea jasoko du Uzturpe frontoian 16:00etan. Ea oraingoan 3 puntuak lortzen dituzten! Animatu, eskertuko dugu eta!

 

#GOGOTEEPTOLOSALA

 

HASIERAKO 5EKOA

  • Atezaina- Alex Ibañez
  • Hegalekoa  – Iker Lopez
  • Hegalekoa – Asier Yarza
  • Atzelaria – Martin Lakunza
  • Pibota – Iker Lacunza

 

PARTIDUKO JOKALARIAK:

  • Atezaina- Alex Ibañez
  • Hegalekoa  – Iker Lopez
  • Hegalekoa – Asier Yarza
  • Atzelaria – Martin Lakunza
  • Pibota – Iker Lacunza
  • Hegalekoa – Josu Erausquin
  • Atzelaria – Iñigo Garmendia
  • Atzelaria – Unai Alustiza
  • Pibota – Iñaki Ongay
  • Pibota – Antton Garro
  • Hegalekoa – Jon Gallurralde

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!