AEROLINK ELORRIETAKO 2-3 TEEP TOLOSALA

Erabiltzailearen aurpegia Tolosala A.F.K.E 2021ko aza. 30a, 21:27

Hau da bidea!

Etxetik kanpo jolastutako azken jardunaldian, Tolosarrek 3 puntuak ekarri zituzten etxera. Dinamika on horrekin jarraitzekotan joan ziren Elorrietako taldearen aurka jokatzera, eta baita lortu ere! Partidan zehar markagailuan atzetik izan ziren arren, partiduari buelta ematea eta 3 puntuak etxera ekartzea lortu zuten gure mutilek.

Azkeneko jardunaldiko berdinketak min asko egin zuen taldean eta aurrekoan lortu ez zituzten 3 puntuen bila atera ziren mutilak kantxara hasieratik. Lehen minututik aukera garbiak izan zituzten Tolosarrek. Aukera garbiak sortu arren, etxekoen atezainak egindako geldiketen ondorioz markagailua ez zen mugitu lehen minutuetan. Lehen zatiaren erdialdean zirela, Jon Gallurraldek kanpoko taldea aurreratu zuen egindako jaurtiketa baten ostean. 2 gola sartzeko aukerak eduki zituzten lehen zatia amaitu aurretik baina aukerak ez zituzten gol bilakatu. Lehen zatia markagailu horrekin geratuko zela zirudienean, Tolosarrek 6.falta egin zuten eta partida zeharo aldatu zuen. Penalti bikoitzetik etxeko taldeak 1-1ekoa jarri zuen markagailuan eta horrela iritsi ziren atsedenaldira.

Lehen zatiaren amaieran jasotako golak min handia egin zion taldeari, baina lehen momentutik markagailuan berriz ere aurreratzekotan atera ziren mutilak kantxara oraingoan ere. 2.zatia ez zen espero  bezala hasi, 30 segundora etxeko taldeak 2.gola sartu baitzuen kontraeraso batean. Momentu horretan beste martxa bat sartzea beharrezkoa zela iruditu eta hori egin zuten Tolosarrek, presioa handituz. Presio honekin, etxeko taldeak baloia ateratzeko garaian zenbait arazo zituela ikusi eta horretan jarraitzea erabaki zuten. Baloia lapurtu eta jokaldi on baten ondorioz, Unai Alustizak 2-2koa jarri zuen markagailuan. Berdinketarekin konformatzen ez zirenez, berdin jarraitu zuten eta handik 4 minutura etxeko taldeak beren atean sartutako gol harekin Tolosalakoak berriz ere markagailuan aurretik jartzea lortu zuten. Beste zenbait gol sartzeko aukerak izan zituzten baina ez zuten atearen aurrean zorte handirik izan Tolosarrek. Partida markagailu horrekin amaituko zela uste zen, baina lehen zatiaren antzera, 6.falta bat egin eta penalti bikoitza jaso zuten. 15 segundoren faltan. Zorionez, Alex Ibañez atezainak egin zuen geldiketak, 3 puntuak eman zizkion Tolosalari!

Merezitako 3 puntuak etxera etorri ziren! Beste behin azken segundoetan sufritu zuten arren, garaipena lortu zuten Mutilek. Hurrengo jardunaldian. Tolosarrek Laskorain taldearen aurka jokatu beharko dute, hemendik bi astera. Aste honetan, deskantsatu egingo dute gure mutilek. Ea hemendik bi asteetara 3 puntuak ekartzen dituzten berriro ere ligako kantxa zailenetariko batetik.

 

#GOGOTEEPTOLOSALA

 

HASIERAKO 5EKOA

  • Atezaina – Alex Ibañez
  • Pibota – Iker Lacunza
  • Hegalekoa – Asier Yarza
  • Hegalekoa – Iker Lopez
  • Atzelaria – Iñigo Garmendia

PARTIDUKO JOKALARIAK:

  • Atezaina – Alex Ibañez
  • Pibota – Iker Lacunza
  • Hegalekoa – Asier Yarza
  • Hegalekoa – Iker Lopez
  • Atzelaria – Iñigo Garmendia
  • Jon Gallurralde – Hegalekoa
  • Antton Garro – Pibota
  • Josu Erauskin – Hegalekoa
  • Unai Alustiza – Atzelaria

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!