TEEP TOLOSALA 4-4 SANTURTZI FS

Erabiltzailearen aurpegia Tolosala A.F.K.E 2021ko aza. 22a, 21:10

Puntu gazi gozoa larunbatean lortutakoa.

Aurreko larunbatean, Tolosarrek Santurtzi taldea jaso zuten etxean. Puntu bakarra lortu zuten azken segundoko gol baten ostean. Ligan puntuak gehitzen doaz, baina azken berdinketa hau oso gogorra izan da tolosarrentzat.

Aurreko asteko garaipenari jarraipena emateko gogotsu atera ziren mutilak kantxara. Aurreko astean bezala, kanpoko taldeak lehen jokalditik 5eko jokoa ateratzea erabaki zuen eta Tolosarrek berriz ere defentsan lan egiten hasi zuten norgehiagoka. Partida, ez zen espero bezala hasi, izan ere, hasi eta pare bat minutura, kanpoko taldea markagailuan aurretik jarri baitzen. Markagailua kontran zuten arren, ez zuten burua jaitsi eta erasora joan ziren. 6.minutuan, Iker Lopezek, markagailua berdinduko zuen baloia sareratuz.

12.minutuan, etxekoen bigarrena iritsi zen, Jon Gallurraldek botatako jaurtiketa baten ostean. 2 taldeek aukerak izan zituzten geratzen ziren minutuetan baina inork golik sartzea lortu ez zuenez, atsedenaldira 2-1 aurretik iritsi ginen.

Markagailuan aurretik bazeuden ere, 2. zati luze bat zuten aurretik eta hau ere irabaztekotan atera ziren gure mutilak. 3. minutuan, kontraeraso baten ostean, Santurtzi taldeak 2-2koa jarri zuen markagailuan. Markagailuan berriz ere aurretik jartzeko, 5eko jokoa ateratzea erabaki zuen etxeko taldeak orduan, eta amaitzeko 3 minuturen faltan, Jon Gallurraldek bere bigarren gola lortuz taldea aurreratuko zuen. Aurretik zirela, partida ixteko beste gol bat bilatu zuten oraingoan tolosarrak, baina kanpokoek bandatik botatako jaurtiketa baten ostean,3-3koa iritsi zen.

Partida amaitzeko denbora oso gutxi gelditzen zen baina berdinketako puntua txartzat ematen zutenez, 5eko jokoarekin 4.golaren bila joan ziren gazteak. Bilatu eta lortu. Iker Lacunzak sartutako golak taldea aurretik jarri zuen 51 segundoren faltan. 21 segundoren faltan aldiz, partida zeharo aldatu zuen gola sartu zuen Santurtzi taldeak. Esan bezala, partidua 4-4 amaitu zen.

Beste aste batez, azken segundoetan jasotako gol batek, puntu bakarra eman zion etxeko taldeari. Berdinketa oso gogorra izan zen larunbatekoa. Taldeak zerbait gehiago merezi zuelakoan gaude baina burua altxatzea da orain egin beharrekoa.

 

#GOGOTEEPTOLOSALA

 

HASIERAKO 5EKOA

  • Atezaina- Alex Ibañez
  • Hegalekoa – Josu Erauskin
  • Hegalekoa – Iker Lacunza
  • Hegalekoa – Asier Yarza
  • Iñaki Ongay – Pibota

 

PARTIDUKO JOKALARIAK:

  • Atezaina- Alex Ibañez
  • Hegalekoa – Josu Erauskin
  • Hegalekoa – Iker Lacunza
  • Hegalekoa – Asier Yarza
  • Iñaki Ongay – Pibota
  • Iñigo Garmendia – Atzelaria
  • Jon Gallurralde – Hegalekoa
  • Antton Garro – Pibota
  • Martin Lakunza – Atzelaria
  • Ioritz Otamendi – Hegalekoa
  • Unai Alustiza – Atzelaria
  • Iker Lopez – Hegalekoa

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!