BATZARRE FUTBOL-5 A.D. 0-5 TEEP TOLOSALA

Erabiltzailearen aurpegia Tolosala A.F.K.E 2021ko aza. 15a, 18:55

+3 berriro ere!

Iritsi da Tolosarrentzat etxetik kanpo lehen garaipena. Beste zenbait partidetan garaipena oso gertu ikusi zuten baina ezin izan zuten lortu. Oraingoan aldiz, 3 puntuak etxera ekartzea lortu dute gure mutilek porteria hutsean utziz. Garaipen ona indarrak batzeko, dinamika aldatu eta ligan gaudela aldarrikatzeko!

Orain arte Tolosarrek etxetik kanpo puntu bakarra lortu zuten, baina dinamika eta emaitza txar horiekin amaitzea lortu zuten igandean Batzarre taldearen aurka jokatutako norgehiagokan. Tolosarrek bazekiten ligako goiko postuetan jarraitzeko etxetik kanpo irabaztea oso garrantzitsua zela eta horregatik, gogo handiz atera ziren kantxara hasieratik. Etxeko taldeak inork espero ez zuen 5eko jokoa atera zuen partiduko lehen jokalditik eta horregatik, defentsa lanean aritu behar izan ziren hasieratik mutilak. Ondo defendatzearen ondorioz, bigarren minutuan, Iker Lacunzak baloi bat lapurtu eta aurretik jarri ziren Tolosarrak. Markagailua alde zutelarik, defentsan lan egitea tokatzen zen berriro ere. Beste aldaratze bat ailegatu zen eta 0-2koa iritsi zen bat- batean 3.minutuan.  Hasiera bikaina, eta konfiantza gure mutilentzat partiduko lehen minutuetan. Gauzak horrela, eta jada Gasteizko taldeak 5eko jokoa alde batera utzita, gure jokoa egiten jarraitu genuen pazientziaz, gol aukerak sortzeko asmoz. Esan eta egin. Atsedenaldira 0-5 iritsi ginen!

2 zatira lasaiago iritsi ziren gure mutilak, markagailua oso alde zegoelako, baina aldi berean porteria hutsean uzteko erronkarekin. Horretarako ezinbestekoa izango zen defentsan lan txukuna egin eta gol aukerak sortzen jarraitzea.

2 taldeek zenbait aukera izan zituzten 2.zati honetan baina ez batak ez besteak ezin izan zuten baloia sarera bidali. 8 minutu faltan, etxeko taldeak, berriz ere 5eko jokoa sartzea erabaki zuen eta berriro defentsan lan egiteko garaia iristen zen. Alex Ibañez atezainak egin zituen geldiketei esker, etxeko taldea golik gabe geratu zen eta hiru puntuak Tolosara ekarri genituen!

Garaipen oso garrantzitsua tolosarrentzat igande honetan lortutakoa. Etxetik kanpoko partidak ez dira bate ere errazak izan orain arte eta sentsazioak hobetzeko balio izan digu garaipenak. Taldea sailkapenaren erdigunean dago 13 punturekin. Hurrengo norgehiagokan, Tolosarrek Santurtzi taldea hartuko dute etxean. Lehengo astean etxeko lehen porrota bizi ostean, mutilak berriro ere etxean indartsu izan nahi dute, goiko postuei begiratu eta bigarren garaipena segidan lortzeko!

 

Partidua, 13:00etan jokatuko da Uzturpe frontoian. Animatu, eskertuko dugu eta!

 

#GOGOTEEPTOLOSALA

HASIERAKO 5EKOA

  • Atezaina- Alex Ibañez
  • Hegalekoa – Josu Erausquin
  • Hegalekoa  – Iker Lopez
  • Atzelaria – Iñigo Garmendia
  • Pibota – Iker Lacunza

 

PARTIDUKO JOKALARIAK:

  • Atezaina- Alex Ibañez
  • Hegalekoa – Josu Erausquin
  • Hegalekoa  – Iker Lopez
  • Atzelaria – Iñigo Garmendia
  • Pibota – Iker Lacunza
  • Hegalekoa – Asier Yarza
  • Hegalekoa – Jon Gallurralde
  • Pibota – Antton Garro
  • Atzelaria – Martin Lakunza
  • Atzelaria – Unai Alustiza
  • Iñaki Ongay – Pibota
 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!