TEEP TOLOSALA 1-3 GORA GRUPO IRON, C.D.

Erabiltzailearen aurpegia Tolosala A.F.K.E 2021ko aza. 9a, 17:04

Partidu txarra larunbatean jokatutakoa.

Tolosarrek larunbatean Gora Grupo Iron taldearen aurka jolastu zuten. Etxean jokatzen duten 4 partidan iritsi zen etxeko lehen porrota gure frontoi maitatuan. Lehen 3 partidetan 9 puntuak lortu eta gero, lehen aldiz esku hutsik gelditu ziren etxean gure mutilak.

Tolosarrek, aurreko asteko porrot gogorra atzean utzi nahi eta hiru puntuen bila atera ziren kantxara. Lehen minututik kanpoko taldeak intentsitate eta presio handiagoa ezarri zuen kantxan. Aurreko partidetan presio honetatik ateratzea errazago egin zitzaien gure mutilei, baina oraingoan zenbait arazo eduki zituzten erasoan aukerak sortzeko. Tolosarrentzat partida ez zen bate ere ondo hasi, kanpoko taldeak markagailuan aurretik jartzea lortu baitzuen 7.minutuan. Etxeko taldeak, ez zuen markagailua berdintzerik lortu eta bandaz botatako jaurtiketa baten ondoren 0-2koa iritsi zen bi minutu beranduago. Atsedenaldia iritsi aurretik zenbait aukera eduki zituzten bi taldeek baina baloia sarera sartzerik lortu ez zutenez, 0-2koarekin iritsi ziren bi taldeak atsedenaldira.

2.zatira indar askorekin eta markagailuan berdinketa jartzekotan atera ziren Tolosarrak. Lehen zatiaren antzera ordea, presio hori gainditzea oso zaila egin zitzaien mutilei. Joko hobea egiten aritu ziren Tolosarrak baina ezin lehen gola sartu. Tolosalakoek lehen gola nahi zuten eta kanpoko taldeak partida ixteko 3.gola. Berdinketa urruti ikusten zuten eta horretarako 5eko jokoa jartzea erabaki zuen entrenatzaileak. Kanpoko taldeak defentsa ona egin zuen baina halako batean Jon Gallurraldek 1-2koa sartzea lortu zuen. Markagailu horrekin ere, 5eko jokoarekin jarraitzea erabaki zuten, partidua berdintzeko aukerak somatzen zirelako. Berdinketa zenbait momentutan oso gertu ikusi ondoren, atezain gabe zeudela, kontraeraso batean partida itxiko zuen 1-3koa sartzea lortu zuen Bilboko taldeak.

Oraingo partida hau ere oso gogorra izan zen Tolosarrentzat. Orain arte etxeko partida guztiak irabazi ondoren, dinamika on horrekin jarraitu nahi izan arren, ezin izan garaipena lortu etxean.

Hurrengo jardunaldian, Tolosarrek Batzarre izango dute aurkari igandean, Gasteizen. Kanpoko partidetako dinamika txarrarekin amaitzekotan joango dira gure jokalariak bertara. Ea liga honetan lehen aldiz etxetik kanpo 3 puntuak lortzen dituzten gure mutilek!

#GOGOTEEPTOLOSALA

 

HASIERAKO 5EKOA

  • Atezaina- Alex Ibañez
  • Atzelaria – Mikel Alonso (c)
  • Hegalekoa – Josu Erausquin
  • Hegalekoa – Jon Gallurralde
  • Pibota – Iker Lopez

 

PARTIDUKO JOKALARIAK:

  • Atezaina – Alex Ibañez
  • Atzelaria – Mikel Alonso (c)
  • Atzelaria – Iñigo Garmendia
  • Atzelaria – Martin Lakunza
  • Hegalekoa – Josu Erausquin
  • Hegalekoa – Asier Yarza
  • Hegalekoa – Jon Gallurralde
  • Hegalekoa – Iker Lopez
  • Pibota – Antton Garro
  • Pibota – Unai Alustiza
  • Pibota – Iker Lacunza

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!