MONDRATE C.D. 2-1 TEEP TOLOSALA

Erabiltzailearen aurpegia Tolosala A.F.K.E 2021ko aza. 2a, 19:13

Partidu amaieran zapuztu zen Tolosarren garaipena...

Tolosarrek, larunbatean ligako 2.sailkatuaren aurka jokatu zuten. Aurreko asteburuko garaipenari segida emateko asmoz atera ziren Tolosarrak kantxara, baina esku hutsik itzuli ziren etxera. Garaipena zenbait minututan oso egon zen arren, azken minutuko etxekoen golak partidua zapuztu zuen.

Partidua ez zen Tolosarrentzat nahi bezala hasi. Lehen zatia hasi eta 30 segundora etxeko taldeak lehen gola sartu zuen. Markagailuan azpitik bazeuden ere, berdinketaren gola bilatzekotan jarri ziren gure mutilak. Itsura hobea ematen hasi ziren kantxan eta zenbait aukera garbi sortzeko gaitasuna izan zuten. Etxeko taldeak ere bigarren gola egin nahi zuen eta haiek ere zenbait aukera eduki zituzten, baina Tolosarrek defentsan lan ona egin zuten hortik aurrera. Lehen zati amaierara markagailu honekin iritsi ziren.

Bigarren zatia zeharo desberdina izan zen. Tolosarrek markagailuan berdinketa nahi zutela oso nabaria zen.  Jokoa hobetu zuten, gol aukerak sortzeko gai izan ziren, aurkarien jokaldiak ondo defendatu zituzten.... Denborak aurrera egin zuen ordea, eta markagailua ez zen aldatzen. 33. minutuan markagailuan berdinketa jarriko zuen gola iritsi zen Unai Alustizaren hanketatik. Gol ona atzetik lapurtutako baloi batetik abiatuta, aurkarien ateraino iritsi arte. Gol hartatik aurrera, Tolosarrek garaipena oso gertu ikusi zuten zenbait momentutan. Entrenatzaileak, 5 minutu faltan, 5eko jokoa sartzea erabaki zuen.

Nahiz eta baloia pazientziaz mugitu, ez zen gol aukerarik sortu minutu hauetan. Partida amaitzeko denbora gutxi falta zela, 15 segundo zehazki, partiduaren norakoa aldatuko zuen jokaldia ailegatu zen. Tolosarrek 6.falta egin zuten. Penalti bikoitzetik, 2-1 eko gola sartu zuen Mondrate taldeak orduan, eta partidua horrela amaitu zen.

Partida oso gogorra izan zen Tolosarrentzat, garaipena oso gertu ikusi ondoren, segundo gutxiren faltan gol bat jaso eta dena zapuztu zelako. Taldeak zerbait gehiago merezi zuelakoan gaude, baino horrelako partidek lanean jarraitzeko indar gehiago sortzen dizkigute.

Hurrengo larunbatean 16:00etan, goiko postuetan jarraitu ahal izateko, Tolosarrek etxean irabazi egin beharko dute. Horretarako, zaletuen indarra eta berotasuna beharko dute.

#GOGOTEEPTOLOSALA

 

Hasierako 5ekoa:

  • Alex Ibañez - Atezaina
  • Martin Lakunza -  Atzelaria
  • Jon Euxebi Hidalgo - Hegalekoa
  • Jon Gallurralde  -  Hegalekoa
  • Iker Lacunza  -  Pibota

 

Partiduko jokalariak:

  • Alex Ibañez - Atezaina
  • Martin Lakunza -  Atzelaria
  • Jon Euxebi Hidalgo - Hegalekoa
  • Jon Gallurralde  -  Hegalekoa
  • Iker Lacunza  -  Pibota
  • Unai Alustiza -  Hegalekoa
  • Iñigo Garmendia – Atzelaria
  • Antton Garro - Pibota
  • Josu Erauskin – Hegalekoa
  • Asier Yarza – Hegalekoa
  • Mikel Alonso -  Hegalekoa
  • Mikel Landa  -  Atezaina

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!