TEEP TOLOSALA 4-0 SASIKOA DURANGO. C.D.

Erabiltzailearen aurpegia Tolosala A.F.K.E 2021ko urr. 26a, 10:58

+3 berriro ere!

Larunbatean, Tolosarrek beste garaipen bat lortu zuten, oraingoan Sasikoa Durango taldearen aurka. Ligako 3.garaipena, hiruak etxean. Taldea eroso sentitzen ari da etxean, eta berriro ere, eta gauza dezente hobetu behar badira ere, hiru puntuak etxean gertu ziren.

Azkeneko 2 asteetan galdutako partiduen ondoren, Tolosalako mutilek sentsazio onak berreskuratu nahi zituzten partidu hasieratik. Ligako goiko postuei eutsi eta etxean beste partidu bat aurrera ateratzea izan zen helburua hasieratik. Hasieratik sendo atera eta gol aukerak sortzen hasi ziren Tolosarrak. 6.minutuan, Asier Yarzak lortu zuen etxekoen lehenengoa. Tolosarrek 2.gola nahi zuten partiduan erosoago sentitu ahal izateko, eta 11.minutuan Antton Garrok sartu zuen bilatzen ari ziren gol hura. Azkeneko gol hau iritsi ondoren, defentsan lan gehiago egin behar izan zuen etxeko taldeak, Durangoko taldeak partiduari buelta eman nahi izan ziolako lehen zatiko azken minutuetan.

Atsedenaldira 2 eta 0 iritsi ziren gure mutilak, nahiz eta lehen zati amaiera gogorra izan beraientzat. Bigarren zati hasieran erosoago sentitu ziren etxekoak. Baloia mugitzen saiatu ziren eta errentarekin jokatu zuten hasieratik. 29.minutuan, Antton Garroren 2.gola iritsi zen eta 3-0ekoa jarri zuen markagailuan. Eta handik 3 minutura partida borobilduko zuen laugarren gola iritsi zen, berriro ere Anttonen eskutik. Hamar minutu faltan Durangoko taldeak 5eko jokoa atera zuen. Tolosarrek defentsan lan oso ona egin arren, Sasikoak aukera garbiak sortu zituen. Ezin izan zuten Aleforen atea zulatu eta partida emaitza honekin amaitu zen.

Hurrengo norgehiagoka etxetik kanpo izango dute gure mutilek. Tolosarrek ligako 2.sailkatuaren aurka jokatu beharko dute, Mondrate taldearen aurka alegia. 3 puntuak etxera ekartzeko ahalegina egingo dute gure mutilek, sentsazio onekin jarraitu eta ligako goiko postuei begiratzen jarraitzeko!

 

#GOGOTEEPTOLOSALA

 

Hasierako 5ekoa:

  • Alex Ibañez - Atezaina
  • Martin Lakunza -  Atzelaria
  • Unai Alustiza -  Hegalekoa
  • Jon Euxebi Hidalgo - Hegalekoa
  • Iñaki Ongay -  Pibota

 

Partiduko jokalariak:

  • Alex Ibañez - Atezaina
  • Martin Lakunza -  Atzelaria
  • Unai Alustiza -  Hegalekoa
  • Jon Euxebi Hidalgo - Hegalekoa
  • Iñaki Ongay -  Pibota
  • Iñigo Garmendia – Atzelaria
  • Iker Lopez -  Hegalekoa
  • Antton Garro - Pibota
  • Josu Erauskin – Hegalekoa
  • Asier Yarza – Hegalekoa
  • Iker Lacunza – Pibota
  • Mikel Alonso -  Hegalekoa

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!