ANTIGUOKO KIROL ELKARTEA 6-5 TEEP TOLOSALA

Erabiltzailearen aurpegia Tolosala A.F.K.E 2021ko urr. 19a, 18:47

Garaipen gogorra ligako talde gogorrenetariko baten aurka.

Tolosarrek, 5.jardunaldian Donostiara egin zuten bidaia, ligako talde gogorrenetariko baten aurka lehiatzeko asmoz. Aurrean, Antiguoko taldea. Aurreko jardunaldiko porrotaren ostean, 3 puntuen bila atera ziren kantxara gure mutilak. Garaipena zenbait momentutan oso gertu ikusi ondoren, esku hutsik itzuli ziren etxera ordea.

Aurreko jardunaldian, ligako lehen porrota iritsi zen Gernikan. Dinamika hori aldatzekotan, partidako lehen minututik aurreko jardunaldien antzera, intentsitate eta gogoarekin zeundela erakutsi nahi izan zuten Tolosarrek. Aurkariek partida osoan zehar presio oso handia jarri zuten baina gure mutilek ondo erantzun zioten presioari. Partiduan baloia ateratzerako garaian eman ziren akatsengatik joan zitzaien norgehiagoka Tolosarrei. Etxekoen lehen gola adibidez, horrelaxe ailegatu zen. Nahiz eta markagailuan atzetik jarri hasieran, jokaldi on baten ondorioz, 1-1ekoa lortu zuten gure mutilek 15.minutuan, Asier Yarzaren eskutik. Handik minutu gutxira, bigarren akats baten ondorioz, Antiguoko taldea berriz ere markagailuan aurretik jarri zen. Tolosalakoek bazekiten ezin zutela partidua galdutzat eman, denbora asko baitzegoen aurretik oraindik. Baloia zelai erditik atera eta Asier Yarzak egindako pase baten ondorioz, Unai Alustizak sarera bidali zuen baloia, 2-2koa lortuz. Atsedenaldira markagailu honekin iritsiko zirela uste zutenean, atsedenaldirako segundo gutxiren faltan, etxekoek 3.gola lortu zuten.

Tolosarrek bazekiten zer egin berdinketa lortzeko. Defentsan egindako akatsak atzean utzi, intentsitate gehiago sartu, eta berriro ere partiduan egongo ziren. 2.zatia ordea ez zen nahi bezala hasi. Etxeko taldeak 4-2koa lortu zuen bigarren zatia hasi eta berehala, eta hori gutxi balitz, segidan ia, 5-2koa iritsi zen. Partidak amaituta zirudien. Talde tolosarrak 5eko jokoa ateratzea erabaki zuen 10 minutu faltan eta partidua guztiz aldatu zen. Zenbait aukera garbiren ostean, Antton Garrok markagailuan 5-3koa jartzea lortu zuen. Berdinketa geroz eta gertuago zegoela ikusten zuten mutilek, sentsazioak onak zirelako erasoan. Handik 2 minutura Jon Eusebik beste gol bat sartu zuen kanpoko taldearentzat. Partida amaitzeko oso gutxi gelditzen zen, gola sartzeko aukera garbiak eduki eta halako batean Iker Lacunzak area kanpotik botatako jaurtiketak 5-5 berdinketa jarri zuen markagailuan. Tolosarrek partidua galdutzat ikustetik irabazteko aukerak ikustera pasa ziren. Izugarrizko esfortzua egin zuten, mentalki gehien bat, partidua aurrera ateratzeko gai zirela pentsatuz une oro. Partidako azken jokaldia iritsi zen, Antiguoko taldeak zuen baloia, eta bandako eraso batetik,   6-5ekoa lortu zuten 10 segundo faltan. Ez genuen sinisten, baina, berriro ere akats batek saria kentzen zigun azken momentuan.

Sentsazio gogorrak igandean bizitakoak, gehien bat taldeak markagailuari buelta emateko atera zuen indarragatik. Kategoria honetan akatsak ordaindu egiten dira eta lanean jarraitu beharko dugu puntuak lortzen joateko. Hala eta guztiz ere, aurten sendoago ari garenaren sentsazioa dugu taldean, eta lanean jarraitzeko asmoz gaude larunbat honetan bertan, etxean, hiru puntuak lortzeko berriro ere.

Animatu larunbatean arratsaldeko 16:00etan Uzturpe frontoira, zuen berotasunarekin berriro ere garaipena eskuratu nahi dugu eta!

 

#GOGOTEEPTOLOSALA

 

Hasierako 5ekoa:

  • Alex Ibañez – Atezaina
  • Iñigo Garmendia – Atzelaria
  • Iker Lopez -  Hegalekoa
  • Jon Gallurralde - Hegalekoa
  • Antton Garro - Pibota

 

 

Partiduko jokalariak:

  • Alex Ibañez - Atezaina
  • Iñigo Garmendia - Atzelaria
  • Unai Alustiza - Atzelaria
  • Martin Lakunza – Atzelaria
  • Iker Lopez -  Hegalekoa
  • Jon Gallurralde - Hegalekoa
  • Josu Erauskin – Hegalekoa
  • Jon Euxebi Hidalgo - Hegalekoa
  • Asier Yarza – Hegalekoa
  • Iker Lacunza – Pibota
  • Antton Garro - Pibota

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!