GERNIKAKO LAGUNAK 4-2 TEEP TOLOSALA

Erabiltzailearen aurpegia Tolosala A.F.K.E 2021ko urr. 12a, 20:17

Partidu gogorra eta lanean jarraitzeko ordua!

Ligako lehen porrota iritsi zen Tolosako mutilentzat Gernikan larunbatean. Aurrean, azken urteetan aurkari gogor bihurtu zaigun talde Gernikarra. Dinamika onari jarraipena eman nahi izan zitzaion hasieratik garaipena eskuratuz, baina oraingoan esku hutsik bueltatu ziren etxera gure mutilak.

Tolosarrek partidua txukun hasi zuten, aurrean jokaldi onak sortu eta defentsan lan ona eginez aldi berean. Tolosarrek aukera batzuk izan zituzten baina ezin izan ziren aurretik jarri markagailuan. Lehen zatia amaitzear zela, defentsan lan oso ona egin ondoren, etxeko taldeak bandan egindako jokaldi baten ostean, 1-0 aurretik jartzea eskuratu zuen.

Bigarren zatian markagailua aldatzeko asmotan zeuden Tolosarrak. Horretarako, bazekiten defentsan oso lan ona egiteaz gain aurrean min gehiago sortzeko gai izan beharko zirela. Saiatu bai, baina aurkariak hobeak izan ziren. Bigarren zatiko 8. minutuan partidua goitik behera aldatu zen. Gernikarrek bi gol sartu zituzten minutu berean eta 3-0 ziren aurretik momentu honetan.

Partidua amaitutzat zela zirudien baina 3.gola jaso eta handik gutxira, 5eko jokoa atera zuten Tolosalako mutilek 10 minutu faltan eta Iker Lacunzak kanpoko taldeari lehen gola eman zion. Aukera gehiago egon baziren ere, 5eko jokoan baloia azkar mugitzen saiatu arren, sortutako jokaldiak ez ziren eraginkorrak izan. Berdinketara hurbiltzeko ahaleginetan, baloi bat galdu eta etxeko taldeak 4-1koa lortu zuen aldaratzen batean. Azkenik, Tolosarrek 4-2koa sartzea lortu zuten Asier Yarzak sartutako gol batengatik partiduko azken segundoetan.

Aste honetan taldeak bi aukera berri izango ditu. Bihar, asteazkena, kopako jardunaldia jokatuko du Tolosan gure klubeko beste talde baten aurka, Teep Tolosala familiako bigarren taldea zehazki. Partidua arratsaldeko 20:45etan izango da Uzturpe Frontoian. Horretaz gain, igandean, Donostian,
Antiguoko K.E talde gogorraren aurka jokatuko dugu ligako 5.jardunaldia. Zaila izango da baina hiru puntuen bila aterako gara asteko bi partiduetan!

 

#GOGOTEEPTOLOSALA

 

Hasierako 5ekoa:

  • Alex Ibañez - Atezaina
  • Unai Alustiza - Atzelaria
  • Iker Lopez -  Hegalekoa
  • Asier Yarza - Hegalekoa
  • Antton Garro - Pibota

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Partiduko jokalariak:

 

Alex Ibañez - Atezaina

Unai Alustiza - Atzelaria

Martin Lakunza - Atzelaria

Iker Lopez -  Hegalekoa

Josu Erauskin – Hegalekoa

Jon Euxebi Hidalgo - Hegalekoa

Jon Gallurralde - Hegalekoa

Asier Yarza – Hegalekoa

Iñaki Ongay Varela - Hegalekoa

Antton Garro - Pibota

Iker Lacunza - Pibota

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!