Tepp Tolosala5-2 Lagun Onak

Erabiltzailearen aurpegia Tolosala A.F.K.E 2021ko urr. 5a, 11:14

Beste hiru puntu hasiera onari jarraipena emateko!

Tolosarrek, ligako 3,jardunaldia jokatu zuten larunbatean. Aurkari, Lagun Onak taldea. Dinamika onarekin jarraitzeko asmoz, lehen minututik 3 puntuen bila atera ziren gure mutilak, eta baita lortu ere! Partidu osoan zehar aurretik joan ondoren, beste behin ere 3 puntuak Uzturpen geratu ziren.

Aurreko jardunaldiko berdinketaren ostean, tolosarrek 3 puntuak zituzten helburu ligako gorako postuetan mantentzeko. 3. minutuan iritsi zen etxekoen lehen gola, kanpoko taldeak beren atean sartutako gol batez. Joko ona egiten jarraitu zuten etxekoek. Aurkariak berdinketa bilatzen saiatu ziren arren, Tolosarrek ez zuten sufritu defentsa lanetan, eta lehen zatia amaitzeko 2 minutu faltan, Jon Euxebik baloia hartu eta berak egindako jokaldi eder baten ostean, 2-0ekoa lortu zuen. Markagailua ez zen mugitu eta emaitza horrekin iritsi ziren atsedenaldira Tolosalako mutilak.

Atsedenaldian deskantsatu eta indarrak hartu ondoren, gogotsu eta hurrengo golaren bila atera ziren mutilak kantxara. 2.zatiko 6.minutuan, minutu batzuetan zehar baloia lasai ukitu ondoren,  3-0ekoa lortu zuen Jon Gallurraldek. Gol gehiagoren bila joan ziren eta azkeneko gola sartu eta 2 minutura iritsi zen 4-0ekoa Iker Lopezen eskutik. Errenta nabarmena zela bazirudien ere, kanpoko taldeak 4-1ekoa sartzea lortu zuen bandan galdutako baloi baten ostean. Seguruenik erlaxazio puntu batengatik, Tolosarrak ez zeuden eroso kantxan eta baloi ugari galdu  zituzten hurrengo minutuetan. Partida amaitzeko minutu baten faltan 4-2koa lortu zuten kanpokoek. Partida amaitzear zela, kanpoko taldeak egindako falta baten ostean, Iñigo Garmendiak etxekoei partidako azken gola oparitu zien.

 

Norgehiagokaren amaieran etxekoek 5-2 irabazi zuten eta hiru puntuak etxean geratu ziren.

Lehen zatian joko hobea eskaini zuten, baina defentsan lan ona egin ondoren mutilak sailkapeneko gorako postuetan jarraitzen dute larunbateko garaipenaren ostean. Dinamika onarekin eta emaitza onekin jarraitu nahi dute, eta horretarako hurrengo larunbatean Gernikara bidaiatu beharko dute. Aurrean aurkari gogorra izango dute Tolosalako lagunek. Partidua zaila izango da baina helburua astean zehar lana egin eta hiru puntu gehiago lortzea izango da!

Tolosala familiatik eskerrak eman nahi dizkiegu larunbatean gurekin egon ziren zaletuei. Zuen babesa eta indarrak asko laguntzen gaitu eta oso pozik gaude zuek etxean izateaz berriro ere!

#GOGOTEEPTOLOSALA

 

 

Hasierako 5ekoa:

Alex Ibañez - Atezaina

Iñigo Garmendia - Atzelaria

Iker Lopez -  Hegalekoa

Jon Gallurralde - Hegalekoa

Unai Alustiza - Pibota

 

Partiduko jokalariak:

Alex Ibañez - Atezaina

Iñigo Garmendia - Atzelaria

Iker Lopez -  Hegalekoa

Jon Gallurralde - Hegalekoa

Unai Alustiza - Pibota

Antton Garro - Pibota

Martin Lakunza - Atzelaria

Jon Euxebi Hidalgo - Hegalekoa

Josu Erauskin - Hegalekoa

Ioritz Otamendi - Pibota

Iker Lacunza - Pibota

Asier Yarza - Hegalekoa

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!