Afantxo Pescaderías Alberto Ferreres 2-Teep Tolosala 2

Erabiltzailearen aurpegia Tolosala A.F.K.E 2021ko ira. 28a, 12:21

Artxiboko irudia.

Puntu bat gehitu eta berriro ere lanera! 

Gure mutilek ligako 2.jardunaldia jokatu zuten larunbatean. Aurkari, ligako talde zailenetariko bat, Pasaiako Afantxo Pescaderías Alberto Ferreres. Dinamika onarekin jarraitu nahiean 3 puntuen bila joateko asmoz zeuden Tolosarrak.. Garaipena oso gertu ikusi ondoren zenbait momentutan, 2-2ko berdinketarekin amaitu zen norgehiagoka.

Partidako lehen minututik, lehen jardunaldian plazaratutako intentsitate eta gogoarekin zeundela erakutsi zuten Tolosarrek, defentsan lan oso ona eginez eta gol aukerak sortuz aldi berean. Partida hasi eta segituan iritsi zen Tolosalaren lehen gola. Asier Yarzak baloia lapurtu eta ezker hegaletik jokaldi on bat egin ondoren, baloia Iker Lacunzaren oinetara iritsi eta honek sarera bidali zuen baloia. Hasiera on honi jarraipena eman nahi izan zion taldeak. Aurkariek noski markagailua berdindu nahi izan zuten eta gol aukerak sortzeko asmoz intentsitatea igo zuten. Tolosarrek defentsan lan ona egiten jarraitu eta 0-1ko markagailua mantentzea lortu zuten lehen zatian.

Bigarren zatia ez zen nahi bezala hasi. Lehen minutua iristean, etxeko taldeak markagailua berdindu zuen. 2 taldeek argi zuten beraien jokoa eginez gero, 3 puntuak eskuratzeko aukerak egongo zirela.  2 atezainek lan gehiago eduki zuten Pasaitarrek markagailua berdindu zutenetik, aukera garbiak sortuz 2 ateetan eta intentsitate handiko zatia bizitzen geundelarik. Ez zen ez talde batetik ez bestetik golik iristen, baina halako batean partida bukatzeko 9 minuturen faltan Unai Alustizak zelai erdian lapurtutako baloia, Jon Euxebiren pase baten ondoren, baloia sarera bidaltzea lortu zuen. Tolosarrak berriro ere aurretik ziren markagailuan. Etxekoek markagailua berdintzeko aukera batzuen ondoren, kanpoko taldeak 6. falta egin eta 10 metrotik berdinketa lortu zuten etxekoek. Bi taldeek hiru puntuak nahi zituzten eta 5eko jokoarekin 3 puntuen bila joan ziren. Tolosalak lehen erasoan bakarrik erabili zuen 5eko jokoa, gelditzen ziren minutuetan baloiaren jabetza etxeko taldeak eduki baitzuen. Defentsan lan ona egin eta momentu larri batzuk pasa ondoren, norgehiagokaren amaierara iritsi ginen. Irabaz genezaken partidu bat izan zen momentu askotan, baina puntua ontzat hartu zuen talde Tolosarrak, haiek ere gol aukerak izan zituztelako.

Bigarren jardunaldi hauetan Tolosalak joko  ona erakusteaz gain, denboraldi on bat egiteko gogo eta ilusioarekin daudela erakutsi zuen kantxan berriro ere. Emaitza onak lortu dituzte lehen 2 jardunaldi hauetan baina beraien helburua honi jarraipena ematea da eta burua hurrengo norgehiagokan dute.

Hirugarren jardunaldian, Tolosalak, Lagun Onak taldea hartuko du etxean. Dinamika onari jarraipena ematea izango da helburua, larunbatean, arratsaldeko 16:00etan Uzturpe frontoian. Astean zehar taldeak gogor egingo du lan garaipenaren bila ateratzeko. Zaletuen babesa eta berotasuna ezinbestekoa izango zaigu horretarako!

 

#GOGOTEEPTOLOSALA

 

 

 

 

 

 

Hasierako 5ekoa:

 

Iñigo - Atezaina

Eraus - Atzelaria

Yarza - Hegalekoa

Alus - Hegalekoa

Iker - Pibota

 

Partiduko jokalariak:

 

Alex Ibañez - Atezaina

Iñigo - Atezaina

Unai Alustiza - Hegalekoa

Iñigo Garmendia - Atzelaria

Jon Gallurralde - Hegalekoa

Asier Yarza - Hegalekoa

Jon Euxebi Hidalgo - Hegalekoa

Josu Erauskin - Hegalekoa

Ioritz Otamendi - Pibota

Iker Lacunza - Pibota

Antton Garro - Pibota

 

 

Golak:

 

Iker Lacunza I

Unai Alustiza I

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!