TEEP Tolosala 3 - Jarrilleros Peñota 1

Erabiltzailearen aurpegia Tolosala A.F.K.E 2021ko ira. 21a, 10:41

Hasi dugu aurtengo denboraldia. Iritsi da hainbeste gogorekin itxaroten genuen lehen norgehiagoka. Jon Kortajarenaren mutilek ondo hasteko asmoa zuten eta baita lortu ere! Aukera aprobetxatu beharra zegoen; etxean, gure zaleen aurrean berriro ere, denboraldi hasieran indar berrituta...

Lehen partida honetan aurpegi berriak ikusi ditugu gure taldean. Ilusioz eta gogoz beteta datoz gure familiara Iker Lopez de Murillas, Josu Erauskin, Iñigo Garmendia, Alex Ibañez eta Unai Alustiza. Gazte hauen presentziaz gain, aurreko urteetan gure taldean egon diren jokalarien esperientziarekin taldea ondo osatuta dago denboraldi honetarako.

Beroketa on baten ondoren, gure mutilak partida irabazteko gogo eta intentsitate askorekin atera ziren kantxara. Argi zuten mutilek 3 puntuak etxean gelditzeko hasieratik bukaerara arte gogor borrokatu beharko zela. Esan eta egin. Lehen minututik kantxara gogor atera eta lehen gol aukerak iritsi ziren. Zenbait aukera izan ondoren, 1-0koa Iker Lacunzaren eskutik ailegatu zen, 8.minutuan. Gazteak baloia zelai erdian hartu, eta dena egin zuen ondo. Gure mutilak, kantxan eroso zeudela aprobetxatuz, gol gehiagoren bila joan ziren eta Jon Euxebik lapurtutako baloi baten ondorioz, 18. minutuan iritsi zen Asier Yarzaren 2-0koa. Aukera gehiago egon baziren ere, atsedenaldirako markagailua ez zen gehiago aldatu.

Atsedenaldian ondo deskantsatu, indarrak berritu eta mutilak partidua irabaztera atera ziren. 2. zatia ordea, gogorragoa izan zen etxekoentzat. Jarrilleros taldeak errenta murriztu nahi izan zuen partiduan sartu ahal izateko eta haien presio lanak partidua zaildu zuen etxekoentzat. Orduan iritsi zen haien gola, gure defentsan egindako hanka sartze baten ondoren. Lehen zatian ez bezala, Tolosala ez zegoen eroso kantxan partidua aurrera zihoan heinean. Jarrilleros taldeak atezain-jokalaria atera zuen partidua amaierara iristen zegoenean, hiru minutu faltan. Defentsan taldea gogor egon zen, alde batetik bestera mugituz, eta 40 segundo faltan, Ioritz Otamendik 3-1koa lortu zuen baloi bat ondo lapurtu ostean. Markagailua ez zen gehiago mugitu, kostata eta landuta, ligako lehen 3 puntuak etxean geratu ziren amaieran.

Hurrengo asteburuan, Afantxo Pescaderias Alberto Ferreres izango dute aurkari gure mutilek. Gure jokalariak Pasaiatik 3 puntuak ekartzeko ilusioz daude, horretarako, orain arte bezala, astean zehar lanean jarraitu beharko dute helburua lortzeko!

#GOGOTEEPTOLOSALA

Hasierako 5ekoa:

Landa - Atezaina

Lakun - Atzelaria (c)

Lopez - Hegalekoa

Yarza - Hegalekoa

Iker - Pibota

Partidako jokalariak:

Mikel Landa - Atezaina

Alex Ibañez - Atezaina

Martin Lakunza - Atzelaria ©

Unai Alustiza - Atzelaria

Iñigo Garmendia - Atzelaria

Iker Lopez de Murillas - Hegalekoa

Jon Gallurralde - Hegalekoa

Asier Yarza - Hegalekoa

Jon Euxebi Hidalgo - Hegalekoa

Josu Erauskin - Hegalekoa

Ioritz Otamendi - Pibota

Iker Lacunza - Pibota

Golak:

Iker Lacunza I

Asier Yarza I

Ioritz Otamendi I

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!