Batzarre 1 – Tolosala A.F.K.E 3

Erabiltzailearen aurpegia Tolosala A.F.K.E 2021ko mai. 3a, 11:09

3 puntu gehiago eta borrokan jarraitzen dugu! Bigarren fase honetan taldeak aurrera pauso bat eman du. Helburua lortzeko lanean jarraitu beharko dugu!

10 puntu atera ditugu azkeneko 12 puntutatik. Jokoa hobea ari da izaten, eta gainera, partiduetan sufritzen ikasi dugu. Larunbateko partidua hitz batean definitu beharko bagenu, lana hitzak deskribatuko luke norgehiagoka.

Lehen zatian Gasteiztarrak izan ziren partiduan jaun eta jabe. Hobeto atera ziren kantxara, presioan lan hobea eginez eta gol aukerak sortuz. Gure atezainak egindako geldiketa on batzuen ostean iritsi zen etxekoen 1-0koa. Tolosalako gazteak ez zeuden eroso kantxan. Baloia mugitzea kostatzen zitzaigun eta ez ginen gol aukerak sortzeko gai izan. Kontuak kontu, lana ondoegi egin gabe ere, atsedenaldira iritsi aurretik 1-1koa lortu genuen, Yarzaren eskutik. Areto futbola horrelakoa izaten da batzuetan. Dudarik gabe, ez zen denboraldiko lehen zatirik onena izan guretzat, baina hala eta guztiz ere partiduan bizirik jarraitzen genuen.

Espabilatzeko unea zen. Jokalariek mentalitatea aldatu behar zuten, asko zegoelako jokoan. Atzean hobeto lan eginez kontra erasoan golak ailegatuko zirelakoan geunden.

Bigarren zatian hobeto atera ginen. Presioan lan hobea egin genuen eta intentsitatea igo izanak onurak ekarri zituen. Borjaren eskutik, kontra-eraso on baten ondoren, 1-2koa iritsi zen bigarren zatiko 5. minutuan. Hiru minutu beranduago, Anttonek, berriro ere kontra-eraso on bat aprobetxatuz, 1-3koa lortu zuen. Errenta polita izan arren minutu asko genituen aurretik eta lanean jarraitzeko unea zen. Gasteiztarrak segituan atera zuten 5eko jokoa, eta atzean minutu luzez markagailua defendatu behar izan genuen. Ondo defendatzeaz gain, gol aukera baten bat ere izan genuen amaiera baino lehen.

Amaieran, 1-3ko markagailuarekin amaitu genuen partidua. Oso kontentu, sufritzen jakin genuelako, eta partidu zailetan aurpegia eman behar izaten delako. Lehenengo fasean ez bezala, bigarren fase honetan ondo ari gara lehiatzen. Lanean jarraitu behar dugu, helburua lortu ahal izateko.

Aste honetan atsedenaldia dugun arren, taldeak gaurtik aurrera lanean jarraituko du, hemendik bi astera dugun partidua prestatzeko asmoz!

#GOGOTOLOSALA

 

 

Hasierako 5ekoa:

  • Landa – Atezaina
  • Frodo – Atzelaria
  • Kaki – Hegalekoa
  • Euxebi – Hegalekoa
  • Ioritz - Pibota

 

Partiduko jokalariak:

  • Landa – Atezaina
  • Hilario – Atezaina
  • Frodo – Atzelaria ©
  • Borja – Atzelaria
  • Iker – Atzelaria
  • Lakun – Atzelaria
  • Gallu – Hegalekoa
  • Euxebi – Hegalekoa
  • Yarza – Hegalekoa
  • Kaki – Hegalekoa
  • Ioritz – Pibota
  • Antton - Pibota

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!