SANTURTZI F.S. 2 – TOLOSALA A.F.K.E 2

Erabiltzailearen aurpegia Tolosala A.F.K.E 2021ko api. 26a, 14:18

Berdinketa partidu berdindu batean!

Taldeak ez zuen jakin bi goleko errenta aprobetxatzen eta amaierako emaitza juxtuena izan zen.

Beste aste batez, asko genuen jokoan larunbatean ere. Bagenekien, eta gauzak oso ondo egiteko unea iritsi zitzaigun. Lehen zatian partidua gure kontrolpean izan genuen. Hasieran baloia pazientziaz mugitzen hasi ginen eta defentsan eroso aurkitu ginen. Ondo landutako jokaldi bati Yarzak eman zion amaiera 8. Minutuan, 0-1koa eskuratuz. Lehenengo zatiko azken bi minutuak izan ziren gogorrenak guretzat. Beraiek erritmoa igo eta gure azken minutuak ez ziren onak izan.

Atsedenaldian deskantsatu, zenbait kontzeptu berrikusi eta gogotsu atera ginen kantxara, asko genuelako jokoan aurretik oraindik ere. Bigarren zatia antzeko hasi zen. Haiek ez ziguten izugarrizko minik egiten baina guk ere ez genuen baloia azkarregi mugitzeko gaitasunik aurkitzen. Kontuak kontu, 7. minutuan, Ikerrek 0-2koa lortu zuen kontra-eraso batean. Partidua kontrolpean genuenean, 5eko jokoa atera zuten Santurtziarrek. Partiduaren bila joan ziren eta gure gabeziak berehala topatu zituzten.

5eko jokoan baloia ondo mugitu bazuten ere, ez geunden gaizki defentsa lanetan. Kontuak kontu, 2 jokaldi antzekotan iritsi ziren etxekoen 2 golak. Diagonalean pase luze bat sartuta, 2 gol lortu eta partidua berdintzea lortu zuten. Azkeneko bi minutuetan, partiduaren bila joateko asmoz 5eko jokoa atera genuen guk ere, baina beranduegi izan zen.

Puntua ez da txarra baina ez da guztiz ona ere ez. Partidua ikusita, bi taldeek merezi genuena gertatu zela esan genezake. 3 final ditugu aurretik. Segurua ez bada ere, 3 partiduak irabazita larunbat honetako puntua ontzat hartu ahal izango dugu. Lanean jarraitu beharko dugu gaurtik aurrera, helburua bai ala bai lortu nahi dugulako!

Larunbatean, Batzarre taldearen aurka izango dugu norgehiagoka Gasteizen, arratsaldeko 18:00etan.

 

#GOGOTOLOSALA

 

Hasierako 5ekoa:

  • Landa – Atezaina
  • Iker – Atzelaria
  • Gallu – Hegalekoa
  • Ioritz – Hegalekoa
  • Kaki – Pibota

 

Partiduko jokalariak:

  • Landa – Atezaina
  • Frodo – Atzelaria ©
  • Borja – Atzelaria
  • Iker – Atzelaria
  • Lakun – Atzelaria
  • Gallu – Hegalekoa
  • Yarza -Hegalekoa
  • Kaki – Hegalekoa / Pibota
  • Ioritz – Hegalekoa / Pibota
  • Euxebi – Pibota
  • Antton - Pibota

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!