Tolosala A.F.K.E 6 – Scorpio Alkideba 2

Erabiltzailearen aurpegia Tolosala A.F.K.E 2021ko api. 19a, 12:27

+3 eta bi garaipen jarraian!

Bigarren fasean partidu guztiak irabazteko helburua izan dugu hasieratik buruan. Ez dakigu zenbat puntu behar izango ditugun kategoria mantentzeko eta partidu guztiak finaltzat hartu behar genituela bagenekien hasieratik. Bidea luzea da eta 4 partidu falta zaizkigu oraindik helburua lortzeko, baina jokatutako bi partiduak irabazi izanak sekulako motibazioa eragin du taldean.

Bi taldeak oso ondo atera ginen kantxara. Guk hasieratik genuen argi zer egin behar genuen. Erasoan golak sartzeko atzean lan txukuna egin behar genuen lehenik. 4.minutuan, Kakiren eskutik iritsi zen 1-0koa. Errentak oso gutxi iraun zigun, hurrengo jokaldian 1-1koa iritsi baitzen, Ermuako taldeak baloia ondo mugitu ondoren. Hobeto geunden kantxan, eta nahiz eta berdinketa segituan lortu kanpotarrek, gure jokoa egiten jarraitu genuen pazientziaz.

2-1koa 15 mintuan iritsi zen gure kapitainaren eskutik. Hurrengo jokaldian, Anttonek, 3-1koa lortu zuen jokaldia on bat indartsu amaituz. 3 minutu beranduago, atsedenaldira iristera gindoazenean, Yarzak 4-1koa eskuratu zuen eta atsedenaldia baina 5 segundo lehenago Ioritzek ia 5-1koa eskuratu zuen.

Atsedenaldian sentsazioak oso onak ziren. 4-1 ginen aurretik eta gure jokoa pazientziaz egiten ari ginen. Erlaxatu gabe, bigarren zatian gogor eutsi beharko geniola bagenekien urrezko 3 puntuak eskuratzeko.

Bigarren zatia hasi, baloia ondo mugitu eta 3.minutuan Jon Euxebik 5-1koa lortu zuen. Haiek, 5-2koa lortu zuten 6 minutuan. Bigarren gola eskuratu arren Tolosalako jokalariek partidua kontrolpean izaten jarraitu zuten uneoro. 5eko jokoa atera zuten 8 minutu faltan Ermuarrek, Tolosalako mutilek defentsan lan gogorra egin eta amaierako 6-2koa lortu zuten Frodo kapitainaren eskutik.

6 puntu lortu ditugu bigarren fasean, eta azken asteetako taldearen dinamika oso ona izaten ari da. Ez da nahikoa. Hilabete luzea dugu aurretik helburua lortzeko, eta denboraldia borobiltzeko astez aste garaipenak lortu beharko ditugu.

Aste honetan Santurtzira joango gara, berriro ere, garaipenaren bila. Partidu zaila izango da eta gaurtik aurrera lanean jarriko gara berriro, asko daukagulako jokoan!

Zorionak orain arte egindakoagatik mutilak! Lanean jarraitu behar dugu! ANIMO

 

#GOGOTOLOSALA

Hasierako 5ekoa:

  • Landa – Atezaina
  • Frodo – Atzelaria ©
  • Gallu – Hegalekoa
  • Ioritz - Hegalekoa
  • Antton – Pibota

 

Partiduko jokalariak:

  • Landa – Atezaina
  • Hilario - Atezaina
  • Frodo – Atzelaria ©
  • Lakun – Atzelaria
  • Borja – Atzelaria
  • Yarza – Hegalekoa
  • Kaki - Hegalekoa
  • Gallu – Hegalekoa
  • Ioritz – Hegalekoa
  • Ion Euxebi – Hegalekoa
  • Iker - Pibota
  • Antton – Pibota

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!