TOLOSALA A.F.K.E 10 – BATZARRE 3

Erabiltzailearen aurpegia Tolosala A.F.K.E 2021eko martxoaren 22a

TOLOSALA A.F.K.E 10 – BATZARRE 3
TOLOSALA A.F.K.E 10 – BATZARRE 3
TOLOSALA A.F.K.E 10 – BATZARRE 3
TOLOSALA A.F.K.E 10 – BATZARRE 3

3 puntu baliotsu bigarren fasea ondo hasteko! 6 final genituen aurretik lehengo astean, lehenengoa irabazi eta lanean jarraitzeko unea da!

Partiduaren garrantziaz ohartuta, Jon Cortaren mutilak gogotsu atera ziren hasieratik. Aurreko hilabeteetan zehar kosta zitzaiguna lortu genuen igande goizean.

Berehala, lehenengo minutuetan, errenta lortu eta gure jokoa ondo egiteko aukera izan genuen. Lehenengo minutuan iritsi zen 1-0koa Yarzaren eskutik. Estrategia jokaldi bat ondo landu eta saria oso goiz ailegatu zitzaigun. Bi minutu geroago, Yarzak berriro ere talde jokaldi on bati amaiera eman zion, 2-0koa eskuratuz.

8. Minutuan Ioritzek 3-0koa lortu zuen. Partidu gutxitan izan dugu 3 goleko errenta aurten eta zentzuz jokatzen jakin izan genuen.

10.minutuan, 3-1koa lortu zuten Gasteiztarrek. 12.minutuan Jon Euxebik 4-1koa lortu zuen, 13.minutuan haiek 4-2koa, minutu berean Ikerrek 5-2koa beranduago…

Partidua horrela joan zen momentu oro. Atsedenaldira 7-3 iritsi ginen. Kontentu erasoan izandako eraginkortasunagatik, baina aldi berean atzean indartsuago egon behar genuela jakin bagenekien.

Esan eta egin. Anttonek izugarrizko gola lortu zuen 27. minutuan errenta handitzeko. Ioritzek 9 eta 3koa lortu zuen 10 minutu faltan eta Antak partidua borobildu zuen penalti puntutik.

Bigarren zatian ere lana oso ona izan zen, haiek 5eko jokoa atera zutelako eta momentu askotan defentsa lanetan lan gogorra egin behar izan genuelako.

Taldea oso pozik joan zen etxera. Guretzat oso garrantzitsua zen bigarren fase hau ondo astea, bereziki, orain, 3 astetan ez dugulako jardunaldirik izango eta sentsazio onak asko laguntzen dutelako.

Lehenengo finalean erantzuten jakin dugu. Bidea luzea da bai, baina ondo hasteak lagundu egingo digu, dudarik gabe.

Zorionak mutilak! Atzean utzi behar ditugu hilabete gogor hauek eta guztion artean helburua gertuago dago! Segi lanean eta aupa TOLOSALA!

 

HASIERAKO 5EKOA:

  • Hilario – Atezaina
  • Frodo – Atzelaria
  • Lakun – Hegalekoa
  • Yarza – Hegalekoa
  • Antton – Pibota

 

PARTIDUKO JOKALARIAK:

  • Hilario – Atezaina
  • Landa – Atezaina
  • Frodo – Atzelaria ©
  • Borja – Atzelaria
  • Lakun – Atzelaria
  • Yarza – Hegalekoa
  • Gallur – Hegalekoa
  • Euxebi – Hegalekoa
  • Anta – Hegalekoa
  • Antton – Pibota
  • Iker – Pibota
  • Ioritz - Pibota

 

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!