Azken bi asteetako dinamikarekin jarraitu nahi zuen Tolosalak. Goiko sailkatuei aurre egin ondoren, puntuz berdinduta, Gernikako taldearen aurka lehiatzeko ordua iritsi zitzaigun. Finala zen guretzat, irabazteak, hurrengo fasean ere eragina zuelako guretzat.
Partiduan fin sartu ginen. Presioan ondo estutu genuen eta aurreko asteetan ez bezala, Ioritzen eskutik, markagailuan aurreratzea lortu genuen. Beste aste batzuetan gertatu izan zaigun moduan, gure huts egiteetatik iritsi ziren oraingoan ere kanpotarren golak. Atsedenaldia iritsi baino lehen, estrategian jokaldi txar bat burutu eta erasoan 1-1koa lortu zuten Gernikarrek.
Taldearen sentsazioak onak ziren atsedenaldian. Bigarren zatian dinamika berarekin jarraitzea zen asmoa, partiduaz borrokatzeko. Gauzak ordea ez ziren ondo joan. Hasi eta berehala, 1-2koa eta 1-3koa iritsi ziren eta. Beste zenbait astetan bezala, bigarren zatian kantxara ondo ez atera izanak eragina izan zuen amaieran. Gure jokoa egiten jarraitu bagenu ere, gol aukerak ez ziren ailegatzen eta Kortak 5eko jokoa atera zuen 9 minutu faltan.
5eko jokoa ez zen ondo atera. Baloia alderik alde mugitzen aritu ginen baina kanpotarren defentsa onak gol aukerak ukatu zituen. Horretaz gain, bi baloi lapurtu zituzten defentsan, eta beste bi goleko errenta luzatu zuten.
Amaieran, 1-5 galdu genuen. Taldea oso triste joan zen etxera, azken asteetan gauzak ondo egin genituelako eta momentu onari jarraipena emateko helburua genuelako. Nahiz eta aukerak bukatzen ari zaizkigun, lehengo urtean kategoriaz igotzeko egin genuen esfortzu bera egingo dugu aurten mailari eusteko!
Eutsi, mutilak!
#GOGOTOLOSALA
Hasierako 5ekoa:
- Landa – Atezaina
- Lakun – Atzelaria
- Euxebi – Hegalekoa
- Yarza – Hegalekoa
- Ioritz – Aurrelaria
Partiduko jokalariak:
- Landa – Atezaina
- Hilario – Atezaina
- Frodo – Atzelaria ©
- Borja – Atzelaria
- Labaka – Atzelaria
- Lakun – Atzelaria
- Yarza – Hegalekoa
- Gallur – Hegalekoa
- Euxebi – Hegalekoa
- Antton – Pibota
- Ioritz – Pibota
- Iker - Pibota