Pasatako hilabete gogorrek ikasteko aukera eman digute. Partidu asko galdu izanak gogortu egin gaitu eta azken bi jardunaldietan aurpegia emateko aukera izan dugu. Aurreko asteko garaipenaren ostean atzokoa finaltzat hartu genuen. Partiduak zuen zailtasunaz jabetuta, indartsu eta gogotsu atera ginen guztiok kantxara. Partiduan ondo sartu ginen. Atzean serio egoteko eguna zela jakin bagenekien, eta horretarako baloi guztiak intentsitate handiz jokatzen hasi ginen. Atzeko lan onak aurrean aukerak sortuko zizkigula jakinda, lehenengo gola horrelaxe ailegatu zen Jon Euxebiren eskutik.
Atsedenaldira iritsi aurretik ordea, Araiako taldeak 1-1koa lortu zuen. Bigarren zatian bide berdina jarraitu behar genuen. Intentsitatea pixka bat jaitsita partidua joango zela bagenekien eta.
Bigarren zatian ordea ez ginen ondo sartu. Haiek erritmo biziagoa jarri zuten hasieratik eta golak ailegatu zitzaizkien. Partidua alde jarri zitzaien bi goleko errenta lortu zutelako, baina Ioritzen bigarren zati izugarri batek puntu on bat eskuratzeko aukera eman zigun.
1-2 galtzen jarri eta 2-2koa Zizurkilgo jokalariaren eskutik iritsi zen. Berriz 2-3 galtzen jartzetik 3-3koa iritsi zen Ioritzen eskutik 5eko jokoan murgilduta geundenean eta amaieran, Araiako taldeak 3-4koa lortu ondoren, berriro, Ioritzek, 4-4koa eskuratu zuen.
Taldeak sentsazio onekin amaitu zuen partidua. Hasieran aurretik jarri baginen ere, ondoren atzetik ibili ginen partiduan eta egoerari ondo erantzun genion. Liderra genuen aurrean, eta joko txukuna egin genuen uneoro.
Guretzat, dudarik gabe, bidea hau dela badakigu. Bi jardunaldi on egin ostean gaur berriro lanera bueltatuko gara, larunbatean dugun finala irabazteko asmoz. Aurrean, Gernikako Lagunak Xaxibor taldea izango dugu. Partidua larunbatean, otsailaren 27an, 16:30etan etxean jokatuko dugu.
#GOGOTOLOSALA
Hasierako 5ekoa:
- Hilario – Atezaina
- Iker – Atzelaria
- Anta – Hegalekoa
- Gallur – Hegalekoa
- Ioritz – Aurrelaria
Partiduko jokalariak:
- Hilario – Atezaina
- Landa – Atezaina
- Frodo – Atzelaria ©
- Lakun – Atzelaria
- Borja – Atzelaria
- Anta – Hegalekoa
- Gallur – Hegalekoa
- Yarza – Hegalekoa
- Euxebi – Hegalekoa
- Antton – Aurrelaria
- Iker – Aurrelaria
- Ioritz - Aurrelaria