TOLOSALA A.F.K.E 3 – AFANTXO PESCADOS FERRERES 9

Erabiltzailearen aurpegia Tolosala A.F.K.E 2021ko ots. 1a, 12:20

Beste porrot bat atsedenaldiaren aurretik.

Dinamika txarra ez da hobetu. Azken asteetako lana hobea izan da baina emaitzak ez dira iristen. Batzuen ustez gauzak hobeto egin behar ditugu puntuak lortu nahi baditugu, beste batzuen  ustez, gol aukerak hobeto aprobetxatu beharko genituzke, beste batzuen ustez futbolak bat zor digu aurten…

Kontuak kontu, asteak aurrera, Tolosalak ez du garaipena lortzen aspalditik. Partidu zaila genuela bagenekien, aurrean, ligako talde sendoenetariko bat genuelako. Lehenengo zatia polita izan zen. Normalean bezala, gu, beraiek bezain ondo atera ginen kantxara. Hala ere, normalean gertatzen ari zaigun bezala, haiek aurreratu ziren markagailuan. Talde Tolosarrak ez zituen besoak jaitsi eta berdinketa iritsi zen berehala. Partiduko hurrengo minutuak norgehiagokan talde Tolosarrak jokatutako onenak izan ziren. Presioa pixka bat aurreratu eta gol aukerak izan bazituzten ere, markagailua ez zen mugitu. Afantxoko jokalariak bi gol eskuratu zituzten atsedenaldia baino lehen.

Bigarren zatia ez zen ona izan. Berehala 1-4koa lortu zuten eta ondoren 5eko jokoarekin markagailuari buelta eman nahi izan genion. Ez genuen minik egin eta errenta handitu egin zen.

Amaieran, Tolosala A.f.k.e 3 – Afantxo Pescados Ferreres 9.

Bi aste ditugu lanean jarraitu eta atseden hartzeko aldi berean. Egoerari buelta eman beharko diogu, badakigu.

 

#GOGOTOLOSALA

 

Hasierako 5ekoa:

  • Landa – Atezaina
  • Lakun – Atzelaria
  • Gallur – Hegalekoa
  • Ioritz – Hegalekoa
  • Antton – Pibota

 

Goleatzaileak:

  • Ioritz, Antton eta Frodo.

 

Partiduko jokalariak:

  • Mikel Landa – Atezaina
  • Mikel Alonso – Atzelaria ©
  • Unai Labaka – Atzelaria
  • Martin Lakunza – Atzelaria
  • Iñaki Ongay – Hegalekoa
  • Asier Yarza – Hegalekoa
  • Imanol Anta – Hegalekoa
  • Jon Gallurralde – Hegalekoa
  • Antton Garro – Pibota
  • Ion Euxebi Hidalgo – Pibota
  • Ioritz Otamendi – Pibota
  • Iker Lacunza - Pibota

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!