LAGUN ONAK GDKO 8 – TOLOSALA A.F.K.E 5

Erabiltzailearen aurpegia Tolosala A.F.K.E 2021ko urt. 26a, 11:04

Partiduko lehen minutuek partiduaren noranzkoa erabaki zuten.

Nazional hirugarren mailan huts egiteak ordaindu egiten dira. Atzean ehuneko ehuna eman behar da beste taldeek ez dutelako huts egiten ate aurrean. Azken jardunaldietan sentsazio berdinak izan ditugu. Nahi, baina ezin.

 

Partidu hasiera oso txarra izan zen. Kantxan ez genuen geure lekua aurkitu eta lau jokalditan, Galdakaoko mutilak 4-0 jarri ziren aurretik. Gezurra badirudi ere, gaindituak izan ginen minutu horietan, eta partidua joan egin zitzaigun.

 

Erantzuna iritsi, iritsi zen, baina berandu. Gauzak oso zailak jarri baziren ere, taldeak hiru gol lortu zituen berehala. Horretaz gain, penalti bat ere jaurti zuen talde Tolosarrak, baina haien atezainak jaurtiketa gelditu zuen. Atsedenaldira, 4-3ko markagailuarekin iritsi ginen. Nahiko kontentu hasierako hamar minutuetako hondamendiaren ostean, baina beste alde batetik, penatuta, lehen zatiko hamar mintuetan ia markagailua aldatzea lortu genuelako.

 

Bigarren zatiaren hasierak partidua markatu zuen. Ez ginen gaizki atera kantxara, baina atzeko opari batean etxekoek 5-3koa lortu zuten. Ordutik partidu amaierara, partidua berdintsu joan zen. Guk gol bat lortzen genuen momentuan haiek beste bat lortzen zuten, eta gure errenta ez zen murrizten. 5eko jokoarekin ere saiatu ginen azkeneko minutuetan, saririk gabe.

 

Asteburu honetan ligako hirugarren sailkatua jasoko dugu etxean. Igandean, urtarrilaren 31an, 10:30etan, Afantxo Pescados Ferreres talde gogorra izango dugu aurrean. Liga luzea da baina gure dinamika ez da ona. Egoera aldatuko dugu, seguru gaude!

 

#GOGOTOLOSALA

 

Goleatzaileak:

  • Kaki (x2)
  • Euxebi
  • Antton
  • Labaka

 

 

5eko titularra:

  • Landa- Atezaina
  • Lakun- Atzelaria
  • Gallu- Hegalekoa
  • Ioritz- Hegalekoa
  • Iker- Pibota

 

Partiduko jokalariak:

  • Mikel Landa- Atezaina
  • Martin Lakunza – Atzelaria
  • Unai Labaka- Atzelaria
  • Ander Agirreazabal- Hegalekoa
  • Jon Gallurralde-Hegalekoa
  • Iñaki Ongay- Hegalekoa
  • Ioritz Otamendi- Hegalekoa
  • Ion Euxebi Hidalgo- Pibota
  • Iker Lacunza- Pibota
  • Antton Garro- Pibota

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!