TOLOSALA A.F.K.E 1 – ANTIGUOKO K.E. D4 REFORMAS 3

Erabiltzailearen aurpegia Tolosala A.F.K.E 2021eko urtarrilaren 17a

Nahi baina ezin.

Egoera aldatu nahi genuen. Saiatu ginen. Partiduaren bila joan ginen. Ez daukagu azalpen zehatz bat momentu honetan. Taldearen jokoa ez da txarra, taldekide guztien jarrera ezin hobea izaten ari da, gola falta zaigu, eta puntuak ez dira iristen.

Kategoriaz igo gara aurten, eta hasieratik borroka egin beharko genuela jakin bagenekien. Sentsazioak triste xamarrak dira, 3 puntu lortu ditugulako soilik orain arte. Jokoa, bereziki azken asteetakoa, hobea izaten ari da, intentsitate gehiago sartzen ari garelako. Gola falta zaigu eta beste taldeek mina egiten digute gure atean. Oraindik mundu bat geratzen bada ere, atzo taldea oso triste joan zen etxera. Ez dugu etsiko, eta bihar berriro lanera bueltatuko gara, larunbatean beste aukera bat izango dugulako.

Partiduko lehenengo zatia oso polita izan zen, bi taldeak goran presioa eginez eta gol aukerak bi ateetan izaten. Donostiarrak aurreratu ziren atsedenaldira iristeko 2 minutu faltan. Bigarren zatia hasi eta berehala, Ion Euxebik 1-1koa lortu zuen, talde jokaldi on bati amaiera emanez. Gola sartu eta denbora gutxira, Donostiarrek bigarrena lortu zuten, Tolosarren atzeko huts egite bati esker. Azken sei minutuetan Tolosarrek 5eko jokoa atera zuten, partiduko saria eskuratzekotan. Baloia oraingoan ez zen aurreko asteetan bezain ondo mugitu eta aldaratze batean Antiguoko taldeko jokalari batek, amaierako 1-3koa lortu zuen.

Lehen esan bezala, astelehenean lanera bueltatuko gara. Animo mutilak!

 

#GOGOTOLOSALA

 

Hasierako 5ekoa:

  • Landa – Atezaina
  • Ioritz – Atzelaria
  • Anta – Hegalekoa
  • Ion Euxebi – Hegalekoa
  • Iker – Pibota

 

Partiduko jokalariak:

  • Landa – Atezaina
  • Ioritz – Atzelaria
  • Lakun – Atzelaria
  • Agirre – Hegalekoa
  • Yar – Hegalekoa
  • Kaki – Hegalekoa
  • Anta – Hegalekoa
  • Antton – Pibota
  • Euxebi – Pibota
  • Iker - Pibota

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!