Alipendi Zalditxo Araia 3 – Tolosala A.F.K.E 2

Erabiltzailearen aurpegia Tolosala A.F.K.E 2021ko urt. 10a, 11:57

Liderraren etxean ondo borrokatu arren, Tolosalako mutilek ezin izan zuten garaipena eskuratu. 

Larunbata desberdina zetorren oraingoan. Penintsula osoan izugarrizko elurteak. Guretzat, ilusioz beteriko larunbata. Liderraren etxean aurpegia ematera gindoazen, dudarik gabe. Esan eta egin. Azken bost partiduak galdu ditugu bai, baina atzo ez ginen haiek baina gutxiago izan, gure dinamika hobetzen ari denaren seinale, dudarik gabe.

Kafetxoa hartu ostean, karretera hartu eta Araiara bidean atera ginen. Elurra genuen bidean, zentzuz, lasai, ondo iritsi ginen bertara. Partidua erritmo bizian hasi zen. Trantsizio azkarrak egiten zituzten bi taldeak, defentsan aldi berean, lan ona eginez. Faltaz, 1-0koa iritsi ziren Araiakoentzat. Tolosalakoak ez ziren gutxiago izan, eta berehala, Ikerren eskutik, 1-1koa lortu zuten.

Atsedenaldian sentsazioak onak ziren. Erritmo bizia, irabazteko gogoa, lehiatzeko gogoa… Zenbait kontzeptu errepasatu eta aldatu ostean, kantxara atera ziren berriro ere mutilak.

Bigarren zatiko lehen minutuek partiduan izugarrizko eragina izango zuten. Atzean bi huts egitek, aurkarien bi gol ekarri zituen. Konturatzerako, ezer asko egin gabe, liderrak 3-1 aurretik ziren markagailuan. 5eko jokoa ateratzeko unea zen, partiduaren bila joateko ordua. Baloia pazientziaz mugituta iritsi zen 3-2koa, Yarzaren eskutik. Pare bat jokaldi gehiago egon baziren ere, emaitza ez zen mugitu eta 3 puntuak liderraren etxean geratu ziren.

Taldean ditugun sentsazioak oso desberdinak dira. Azken asteetako lana, dinamika eta jokoa ona izan da. Ez ditugu puntuak lortu eta honek, noski, eragina du sailkapenean. Lanean jarraituko dugu, aste honetan bigarren itzulia hasten delako eta garaipena gertu dagoela dakigulako!

Taldeak, larunbatean, urtarrilaren 16an, 16:30etan jokatuko du. Etxera buelta izango da guretzat, Uzturpe frontoia, edo guretzat ezagunagoa den Donbass Arena prest daukagulako berriro ere. Aurrean, ANTIGUOKO K.E. D4 REFORMAS talde Donostiarra izango dugu.

Animo, mutilak! Lanean jarraitzera!

#GOGOTOLOSALA

 

 

 

 

Hasierako 5ekoa:

  • Landa – Atezaina
  • Ioritz – Atzelaria
  • Anta – Hegalekoa
  • Yar – Hegalekoa
  • Iker – Pibota

 

Partiduko jokalariak:

  • Mikel Landa – Atezaina
  • Martin Lakunza – Atzelaria
  • Iker Lacunza – Atzelaria
  • Imanol Anta – Hegalekoa
  • Ander Agirreazabal – Hegalekoa
  • Iñaki Ongay – Hegalekoa
  • Jon Gallurralde – Hegalekoa
  • Asier Yarza – Hegalekoa
  • Antton Garro – Pibota ©
  • Ioritz Otamendi - Pibota

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!