Laugarren porrota jarraian ligan. Orain dela hilabete inguru, berriro ere denboraldiari eusteko momentua ailegatu zitzaigun. Momentu hartan, ilusioz beterik, dinamika on bat bideratzekotan jarri ginen lanean. Gauzak ez dira uste bezain ondo atera azken asteetan, baina lasai, orain dela lau aste baina indartsuagoak gara gaur, eta lanean jarraituko dugu, gure filosofian ez saiatzeak ez baitu balio!
Partidua baino lehen, Gabonen lehen egunak igaro ostean, testa egin genuen. Guztia ondo zegoelarik, berotzen hasi ginen, hiru puntuak eskuratzeko asmoz. Lehen zatiko intentsitatea ikusgarria izan zen. Maila handiko areto futbol partidua genuen Usabalen. Bai Tolosarrak bai Elorriotarrak gogotsu atera ziren, defentsan lan handia eginez. Atsedenaldira, 0-0 iritsi ziren bi taldeak.
Tolosalako mutilek, zenbait kontzeptu begiratu eta errepasatu ondoren, gola lortzeko zer gehiago egin zitekeen galdetzen ziren bitartean, deskantsatu eta partiduaren bila atera ziren. Gauzak ez ziren ondo joan, haiek bi gol eskuratu baitzituzten bi jokaldi antzekotan. 5eko jokoa atera zuen taldeak, baina baloia mugitzeko zailtasunak eta presak kalte egin zuen Tolosarrengan.
Amaieran, eta seguruenik taldeak denboraldi honetan egin duen partidu onenetariko baten ostean, Tolosalak 0 – 4 galdu zuen.
Askotan ez da erraza izaten dinamika txarrei buelta ematea, baina talde guztiak duen ilusioak eta indarrak egoera aldatzeko nahikoa emango digula iruditzen zait. Horretarako noski, lanean jarraitu behar astero bezala!
Tolosalatik, urte berria ondo hasi eta disfrutatu ahal den moduan! Guk urtarrilaren 9an, Araian, dinamika aldatzeko beste aukera bat izango dugu!
#GOGOTOLOSALA
Hasierako 5ekoa:
- Landa – Atezaina
- Ioritz – Atzelaria
- Kaki – Hegalekoa
- Yar – Hegalekoa
- Euxebi – Pibota
Partiduko jokalariak:
- Mikel Landa – Atezaina
- Mikel Alonso © - Atzelaria
- Martin Lakunza – Atzelaria
- Asier Yarza – Hegalekoa
- Jon Gallurralde – Hegalekoa
- Iñaki Ongay – Hegalekoa
- Imanol Anta – Hegalekoa
- Ion Euxebi Hidalgo – Pibota
- Antton Garro – Pibota
- Iker Lacunza – Pibota
- Ioritz Otamendi – Pibota