AFANTXO PESCADOS FERRERES 7 – TOLOSALA A.F.K.E 2

Erabiltzailearen aurpegia Tolosala A.F.K.E 2020ko abe. 21a, 16:53

Nahi baina ezin. Taldeak ezin izan du azken asteetako dinamika txarra aldatu.

Emaitza gogorra larunbatean Pasaian jasotakoa. Aurrean aurkari gogorra izango genuela bagenekien, baina hala ere, jasotako emaitzak min handia egin du taldean.

Taldeak egoera aldatzeko asmoa zuen larunbatean. Aukeran, erronka ezinhobea, goiko postuetan zegoen talde bati aurre egiteko. Lehen zatian taldeari asko kosta zitzaion partiduan sartzea. Nahiz eta atsedenaldira 2-0 galtzen iritsi, sentsazioak ez ziren onak, gol aukerak sortzea eta baloia azkar mugitzea kostatzen zitzaiolako taldeari. Gauzak horrela, atsedenaldira 2-0 galtzen iritsi zen talde Tolosarra. Zenbait kontzeptu errepasatu, eta emaitza aldatzekotan, gogorrago atera zen taldea kantxara. Bigarren zatiko jokoa hobea izan zen. Taldeak Pasaiarren atea bilatu zuen hasieratik, nahiz eta horrek gero atzean kalteak eragin zituen. Haiek, gol ugari sartu zituzten, eta guk, amaieran ia, bi gol eskuratu genituen.

Amaieran, Afantxo Pescados Ferreres 7 – Tolosala A.F.K.E 2. Taldeak buelta emango dio egoerari seguru. Emaitza txarrak izan ditugu azken aste hauetan, baina lan dinamika hobea izaten ari da aldi berean. Entrenamenduak egiteko aukera izan dugu azken aste hauetan, denbora luze batez geldirik egon ostean, eta sentsazioak hobeak dira. Jarraitu lanean mutilak, lanak eta gogoak dena bere tokian jarriko du eta!

 

Tolosalako gazteek hurrengo partidua etxean izango dute, abenduaren 27an, eguerdiko 12:00etan, Usabal kiroldegian. Aurrean Elorrioko Parra Taberna taldea. Ea festen hasieraren ondoren taldeak hiru puntuak lortzeko aukerak dituen!

 

Ondo hasi festak Tolosala familia osatzen dugun kide guztien partetik!

#GOGOTOLOSALA

 

Hasierako 5ekoa:

Landa – Atezaina

Lakun – Atzelaria

Yarza – Hegalekoa

Kaki – Hegalekoa

Ioritz – Pibota

 

 

 

 

 

Partiduko jokalariak:

Mikel Landa

Mikel Alonso ©

Unai Labaka

Martin Lakunza

Asier Yarza

Iñaki Ongay

Jon Gallurralde

Imanol Anta

Ander Aguirrezabal

Antton Garro

Ioritz Otamendi

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!