Tolosala A.F.K.E. 1 - Mahastiak Labastida Rioja Alavesa 3

Erabiltzailearen aurpegia Tolosala A.F.K.E 2020ko abe. 15a, 15:58

Nahi baina ezin. Taldeak kantxan dena eman bazuen ere, 3 puntuak Bastidara joan ziren. 

Larunbatean hiru puntuak lortzeko beste aukera bat zuen talde tolosarrak. Aurreko larunbateko sentsazio txarrak alde batera uzteko asmoz, ostegunean PCR probak egin, ondoren entrenatu, eta larunbatean kantxara salto egin zuten gure jokalariek berriro ere.

Lehen zatia oso gogorra izan zen. Bi taldeek erritmo oso bizia plazaratu zuten hasieratik. Bastidarrak joko zuzena ezarri zuten hasieratik. Tolosarrak aurreko asteetan baino indartsuago atera ziren kantxara. Esan bezala, lehenengo minutuetan bi taldeen erritmoa antzekoa izan bazen ere, bastidarrak aurreratu ziren markagailuan area ertzetik falta bat sareetara bidaliz. Tolosarren erantzuna ezin hobea izan zen gola jasotzean. Hurrengo jokaldian zehazki, 1-1koa lortu zuten Kakiren eskutik.

Gauzak horrela, lehen zatia 1-1koarekin amaitu zen. Atsedenaldian deskantsatu, indarrak hartu, eta mutilak gogotsu atera ziren kantxara berriro ere. Gauzak ez ziren uste bezain ondo atera ordea. Bastidarrek 1-2koa lortu zuten berriro ere faltaz. Partidua amaitzeko 6 minutu faltan, etxekoek 5eko jokoa atera zuten partiduaren emaitza aldatzeko asmoz. Baloia pazientziaz mugitu bazen ere, ez zuten minik egitea lortu eta aldaratze batean Bastidako taldeak 1-3koa lortu zuen.

Emaitza gogorra tolosarrentzat, gehienbat, partiduko sentsazioak ez direlako emaitzan islatu daitezkeenak. Aste honetan, berriro testak pasa, eta dena ondo badoa, Pasaiara egingo dugu bidaia. Aurrean Afantxo Pescados Ferreres talde gogorra izango dugu. Partidua, larunbatean, abenduaren 19an, 18:00tan izango da.  Lana ondo egiten jarraituko du taldeak, helburuak pixkanaka lortzen joateko.

Eskerrak eman zuei mutilak, berriro ere, dena emateagatik kantxan, ez baita erraza dagoen egoerarekin. Klubari ere eskerrak eman nahi dizkiogu, federazioak 15 egunez behin egiteko PCR-ak eskaintzen dituenez bakarrik, beste partiduetarako testak erosteko esfortzua egin duelako, jokalariei ahalik eta segurtasun gehien emateko asmoz. Ez da erraza egoera honetan ematen dizkiguten laguntzekin astez aste aurrera jarraitzea, eta pixkanaka bada ere, lortzen ari gara!

#GOGOTOLOSALA

Hasierako 5ekoa:

Landa – Atezaina

Lakun – Atzelaria

Anta – Hegalekoa

Yarza – Hegalekoa

Kaki - Pibota 

Partiduko jokalariak:

Mikel Landa

Mikel Alonso ©

Martin Lakunza

Iñaki Ongay

Imanol Anta

Asier Yarza

Jon Gallurralde

Ion Euxebi Hidalgo

Ioritz Otamendi

Antton Garro

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!