Ia hilabete geldirik egon ostean, talde tolosarrak ligako jardunaldia zuen berriro ere asteburu honetan. Zailtasunak zailtasun, mutilak futbol partidua gogo handiz hartu zuten berriro ere. Ostegunean Covid testak pasa, zenbait jokaldi errepasatu arratsaldean, eta ligari berriro ekiteko garaia zen.
Ondo berotu eta kantxara atera ziren tolosarrak. Partiduko lehen minutuak onak izan baziren ere, haien erritmoa oso altua izan zen hasieratik. Berehala ordea, etxekoen 1-0koa iritsi zen estrategia jokaldi batean. Mutilak ondo ari baziren ere, eta pare bat aukera izan arren, area ertzetik falta bat sareetara bidali zuten Gernikarrek, 2-0koa lortuz. Gernikarrek gauzak alde bazituzten ere, errenta ez zuten gehiegi aprobetxatu hasiera batean behintzat. 2-1koa Jon Euxebiren eskutik iritsi zen 10. minutuan. Bi minutura, Asier Yarzak 2-2koa lortu zen penaltiz. Zailena lortu bazen ere, atsedenaldira ailegatu aurretik, Gernikarrek 3-2koa lortu zuten.
Atsedenaldian zenbait kontzeptu errepasatu, ura edan, eta mutilak gogotsu atera ziren kantxara. Bigarren zatiko 3. minutuan 4-2koa lortu zuten gernikarrek eta tolosarrak partiduaren bila joan ziren. Segituan 5eko jokoa atera zuten emaitza aldatzeko asmotan, baina eraso jokaldiak ez ziren onak izan, eta Gernikako taldeak beste bi gol lortu zituen defentsa onak egin ondoren. Amaieran beraz, 6-2ko emaitza Gernikan.
Partiduan hobeak izan ziren etxekoak. Lanean jarraitu beharko du taldeak. Entrenamendu gabe jokatzea ez da erraza, eta egoera honetan areto futbolak eskatzen duen dedikazioa oso altua da. Lanean jarraitu beharko dugu, astez aste, helburuak betetzen saiatzeko.
Hasierako 5ekoa:
- Mikel Landa – Landa
- Martin Lakunza – Lakun
- Asier Yarza- Yarza
- Iñaki Ongay – Kaki
- Antton Garro - Antton
#GOGOTOLOSALA