Hurrengo asteburuan berriro kantxara buelta.

Erabiltzailearen aurpegia Tolosala A.F.K.E 2020ko azaroaren 29a

 Egoera asko ez aldatu arren, ligako zenbait klubek eskatutako atzerapena etetea erabaki da.

Tolosala areto futbol taldeko mutilek, hurrengo larunbatean kantxara egin beharko dute buelta. Oraindik egoera ondo ez badago ere, atzerapena ez luzatzea erabaki da eta erdi behartuta mutilek berriro jokatu beharko dute. Erdi behartuta diot, oraindik guretzat jokatzeak zentzurik ez duelako. Kontuak kontu, hainbat saiakera egin ondoren, eta erantzun bera jasota beti, ez dugu beste aukerarik eta horrela egin beharko dugu. Egoera berezia da eta izango da. Entrenatu gabe jokatzea oso zaila da, baina momentuz, kontagio aukerak murrizteko asmoz, norberak bere kabuz entrenatzen jarraituko du.

Besterik gabe mutilak, mila esker zuen konpromezuagatik, eta zorte on larunbatean Gernikan!

 

#GOGOTOLOSALA

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!