Aste gogor baten ostean, egoera geroz eta gogorragoa bihurtzen dela ikusita, Tolosala A.F.K.E taldeko mutilek partidua jokatu behar izan zuten. Gogo askorik gabe, egoera nola dagoen ikusi ondoren, eta areto futbolean jokatzeak zentzurik ez badu ere, mutilak garaipena bilatu zuten hasieratik.
Esan bezala, asteak oso gogorrak ari dira izaten. Ez gara entrenatzen ari, jolasten ordea bai. Mutilek, izugarrizko jarrera erakutsi zuten larunbatean. Hasieratik oso gogor atera ziren kantxara eta lanak fruituak ekarri zituen.
Lehenengo zati hasiera oso ona izan zen. Berehala, partiduko jaun eta jabe egin ziren etxekoak futbol maila bikaina erakutsiz aurrean. 3.minutuan Asier Yarza kapitainak lehenengoa lortu zuen. Ondoren, Asierren jokaldi oso on bati amaiera emanez, Jon Euxebik 2-0koa eskuratu zuen. 3-0ekoa berriro, Asierrek lortu zuen beste eskapada batean. Lehenengo zatia amaitzeko bi minutu falta zirenean ordea, gauzak deZente okertu ziren. Lagun Onak taldeko mutilek 3-1koa lortu, ondoren Kakik etxekoentzat 4-1koa lortu eta Galdakaoko taldeak 5eko jokoa atera zuen azken bi minutuetarako. Ezer galtzekorik ez zutenez, jokalari bat gehiago atera zuten kantxan, eta baloia ondo mugitzeaz gain, beste bi gol lortu eta atsedenaldirako 4-3ko emaitzan hurbiltzea lortu zuten.
Azken minutuetan bizitakoagatik atsedenaldia gogorra izan bazen ere, bigarren zatia hasi eta Gallurrek 5-3koa lortu zuen, Korta entrenatzaileak diseinatutako jokaldi on bati amaiera emanez. Bigarren zatian nekea somatu zen bi taldeetan. Kanpokoek 5-4koa lortu eta segituan etxekoek 6-4koa lortu zuten Kakiren eskutik. Azken minutuetan, beraiek 5eko jokoa atera zuten berriro, partiduan saria izateko asmoz, baina Ikerrek, aldaratze batean, bukaerako 7-4koa lortu zuen. Amaieran beraz, Tolosala A.F.K.E 7- Lagun Onak GDKO 4.
Zorionak berriro ere mutilak, hau guztia aurrera ateratzen saiatzeagatik!
Aste honetan hasieran partidua badugu ere, espero dugu erabakiak hartu behar dituzten horiek egoera berriro ere mahai gainean jartzea, egoerak eskatzen duena delako.
#GOGOTOLOSALA