Bi hilabete ia azkeneko partidua galdu zenetik. Liderraren etxean izan zen. Azken 5 segunduetan lortu zuten 6-5ekoa Bastidarrek. Taldea oso minduta bueltatu zen Tolosara orduan. Gaur, ia bi hilabete beranduago, bigarren sailkatua da Tolosala Iurre taldea sailkapenean. 6 jarraipen jarraian lortuta, igoera postuetan dago taldea. Urte hasieran helburua hau zela jakinda ere, taldeak ezin zuen imajinatu dena horrela joango zenik. Egia da oraindik 9 final jokatu beharko dituela taldeak igoera amestua lortzeko, baino taldean dagoen giroa ezin hobea da momentu honetan.
Larunbatean ez zen izan denboraldiko partidurik ikusgarriena. Taldeari seguraski gauzak ez zitzaizkion bikain atera, baina borrokatuta berriro 3 puntuak etxean geratu ziren. Lehenengo zatian zehar Tolosala Iurreko jokalariek aukerak izan zituzten, baina Zirauntzako jokalariak ere ez ziren gaizki ibili. Gauzak horrela, Lass-ek 1-0koa lortu bazuen ere, kanpotarrek atsedenaldia baino lehen 1-1koa lortu zuten.
Bigarren zatira gogotsuago atera ziren mutilak. Atsedenaldian asko zegoela jokoan gogoratuta, aldaketa batzuk egin eta indar berrituta atera ziren kantxara. Mutilak bigarren zatian gehiago izan ziren, baina kanpotarrek ere bere futbola ezarriz mina egitea lortu zuten. Ikerrek , Ioritzek bi aldiz, eta Gallurrek beste bitan lortutako golekin garaipena iritsi zen. Amaieran beraz, Tolosala Iurre 6 – Zirauntza 4.
Zorionak mutilak, zuen esfortzuagatik, dedikazioagatik, umore onagatik eta amesten jarraitzeko aukera izateagatik!
Nesken taldeari eta mutilen bigarren taldekoei lanean jarraitzeko eskatzen diegu! Animo!
#GOGOTOLOSALA
Partiduko 5eko Titularra:
- Toledo (Atezaina)
- Iker (Atzelaria)
- Anta (Hegalekoa)
- Gallur (Hegalekoa)
- Ioritz (Pibota)
Partiduko jokalariak:
- Mikel Landa (Atezaina)
- Imanol Toledo (Atezaina)
- Borja Galarza (Atzelaria)
- Martin Lakunza (Atzelaria)
- Ander Agirrezabal (Hegalekoa)
- Imanol Anta (Hegalekoa)
- Jon Gallurralde (Hegalekoa)
- Asier Yarza (Hegalekoa)
- Aritz Lasa (Pibota)
- Iker Lacunza (Pibota)
- Ioritz Otamendi (Pibota)
- Antton Garro (Pibota) ©
Jon Kortajarena (Entrenatzailea)
Julen Lizaso (Prestatzaile fisikoa)