Tolosala Iurre taldeak momentu gozoa bizi du ligan. Bigarrena da sailkapenean jada, liga orain amaituko balitz Nazional 3.mailara igoko litzateke taldea. Asko geratzen denez, taldeak lanean jarraitu beharko du denboraldi amaierara bitartean, helburua eskuratzeko.
Mutilak momentu oso ona bizi dute, fisikoki ondo aurkitzeaz gain, jokua eta jokatzeko modua oso ona izaten ari da azken hilabeteetan. Falta zen intentsitate maila berreskuratu dute, eta partiduak irakurtzen ikasi du taldeak. Horren erakusle, lehenengo zatia 0-0 amaitu eta partidua 5-0ko garaipenarekin amaitu zela da.
Taldea gogor atera zen kantxara. Hegalariak taldeko jokalariak ere indartsu atera ziren eta partiduak oso zaila zirudien hasieratik. Lehenengo zatian talde Tolosarra gehiago izan bazen ere, atsedenaldira 0-0koarekin iritsi ziren bi taldeak.
Bigarren zatia hasi aurretik, gauzak zuzendu ostean, Iurreko jokalariak intentsitate berarekin atera ziren kantxara. Hasi eta berehala, Ioritzek 1-0koa eskuratu zuen. Ondoren, eta haiek 3 jokalariekin zeudelarik, taldeak kantxan jokalari bat gehiago zuela aprobetxatuz, 2-0koa lortu zuen Borjaren eskutik. Partiduko azken hamar minutuetan taldeak oso ondo erantzun zuen. Ioritzek 3-0koa lortu ostean, talde kanpotarrak 5eko jokoa atera zuen. Taldeak defentsa ona egiteaz gain, Iker eta Yarzaren laguntzaz, beste bi gol lortu zituen.
Tolosala kluba osatzen duten partaideek taldea zoriondu nahi dute, asko geratzen bada ere, taldea igoera postuetan dagoelako, eta jokoa eta jarrera oso ona izaten ari delako.
Zorionak mutilak!
Tolosala Orbela taldeko neskek eta bigarren taldeko Tolosala B taldeko mutilek galdu egin zuten asteburuan. Segi lanean eta animo!
Tolosala areto futbol elkartetik, ondo pasa inauteriak eta disfrutatu herriko festak!
Hasierako 5eko titularra:
Landa (Atezaina)
Iker (Atzelaria)
Yarza (Hegalekoa)
Ioritz (Hegalekoa)
Antton © (Pibota)
Partiduko partaideak:
Mikel Landa (Atezaina)
Imanol Toledo (Atezaina)
Borja Galarza (Atzelaria)
Martin Lakunza (Atzelaria)
Jon Gallurralde (Hegalekoa)
Asier Yarza (Hegalekoa)
Ioritz Otamendi (Pibota)
Antton Garro © (Pibota)
Iker Lacunza (Pibota)