Tolosala Iurreko jokalariek hirugarren garaipena jarraian lortu zuten joan den asteburuan Basaurin. Aurrean azken sailkatua zegoela jakinda ere, hiru puntuak lortzeko gauzak ondo egin beharko zituztela jakina zen aurretik. Taldea gogotsu joan zen Basaurira garaipena eskuratu eta dinamika onari jarraipena emateko asmoz.
Partidua hasi eta berehala, Yarzak 0-1koa lortu zuen. 0-2koa gertu egon zen jokaldi baten ostean, Soloarteko jokalariek kontraerasoan 1-1koa eskuratu zuten. Tolosala Iurreko jokalariek joko onarekin jarraitu eta berehala 1-2koa Gallurren eskutik lortu zuten. Atsedenaldia baino lehen, 1-3koa haiek haien atean sartu eta 1-4koa Yarzak eskuratu zuen. Atsedenaldira taldea kontentu ailegatu zen, egindakoaz harro eta joko onari jarraipena emateko asmoz.
Gauzak ordea ez ziren ondo hasi bigarren zati hasieran. Hasi eta berehala, etxekoek bi gol eskuratu zituzten. Konturatzerako, bi huts egin eta markagailuan 3-4 ziren. Tolosalakoek lanean jarraitu eta 3-5ekoa estrategiaz lortu zuten Antaren eskutik. Labakak ondoren 3-6koa lortu eta jarraiki Ioritzek 3-7koa egin zuen. Minutu txar batzuk egon arren taldeak jarraipena eman zion jokoari eta golak iritsi ziren. 3-8koa Antak eskuratu zuen amaierara bidean, eta etxekoek 4-8koa egin zuten penaltiz bi minutu faltan. Amaieran pare bat jokaldi gehiago izan zituen talde Tolosarrak gola eskuratzeko baina markagailua ez zen mugitu.
Taldeak dinamika onean jarraitzen du. Sailkapeneko hirugarren postuan dago, bigarrenetik bi puntura. Lanean jarraituz momentu oso onak bizitzen ditu taldeak oraintxe. Zorionak, mutilak!
Tolosala Orbelako neskek eta Tolosala B taldeko mutilek liderraren aurkako partiduak izan zituzten. Bietan borrokatu arren ezin izan zuten garaipena lortu. Jarraitu lanean!
Soloarte- Tolosala Iurre partiduko 5eko titularra:
- Landa (Atezaina)
- Lakun (Atzelaria)
- Anta (Hegalekoa)
- Ioritz (Hegalekoa)
- Iker (Pibota)
Partiduko jokalariak:
- Mikel Landa (Atezaina)
- Unai Labaka (Atzelaria)
- Borja Galarza (Atzelaria)
- Martin Lakunza (Atzelaria)
- Imanol Anta (Hegalekoa)
- Jon Gallurralde (Hegalekoa)
- Asier Yarza (Hegalekoa)
- Antton Garro (Pibota) ©
- Iker Lacunza (Pibota)
- Ioritz Otamendi (Pibota)
Jon Cortajarena (Entrenatzailea)
Julen Lizaso (Prestatzaile fisikoa)