2020-02-01 asteburuko emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Tolosala A.F.K.E 2020ko ots. 5a, 10:21

Asteburu ona Tolosala Iurreko gazteentzat!

Tolosala Iurreko gazteek asteburu berezia zuten aurretik. Dinamika onari jarraipena eman nahi izateaz gain, Mondrate C.D. taldearen aurkako derbia zuten larunbatean. Sailkapeneko erdiko postuetan egon arren, talde oso gogorra zela Arrasatearra jakina zen. Taldea, goizean elkartu zen Txinparta elkartean makarroi batzuk jan eta taktika lantzeko.

 

Partidua gogor hasi zen. Bi taldeek defentsa gogorra ezarri nahi izan zuten hasieratik, kontra-erasoan aldi berean min egiteko asmoz. Arrasateko taldea finago atera zen eta 0-1koarekin segituan jari ziren. Atsedenaldira 0-1ko markagailuarekin iritsi zen talde tolosarra. Tolosala Iurreko entrenatzaileak gauza batzuk zuzendu, bere jokalariak animatu, eta talde osoa gogotsu atera zen kantxara.

 

Bigarren zatia ez zen hasi uste bezain ondo. Bereahala, Mondrate taldeko jokalariek 0-2koa lortu zuten. Tolosalak ordea ez ziren errenditu. Asko zegoen jokoan, eta galtzen egon arren, taldeak baloia pazientziaz mugitzen jarraitu zuen, golak iritsi arte. Golak diot, taldeak markagailua aldatzea lortu zuelako. 1-2koa lehenengo, 2-2koa ondoren, aurretik jartzeko 3-2koa beranduago eta 4-2koa azken minutuetan 5eko jokoa ondo defendatu ostean.

 

Partidu oso ona izan zen. Jokoa ona izan zen eta taldeak pazientziaz jokatu zuen markagailuan atzetik egon bazen ere. Gogoa eta taldearen momentu ona kantxan islatzen da eta taldea dagoeneko hirugarrena da sailkapenean, bigarren sailkatutik 2 puntura. Lanean jarraitzen du taldeak, denboraldia luzea delako baina kontentu egoteko momentua da, horrela jarraituta ligako helburua lortu daitekeelako.

Zorionak mutilak! Jarraitu lanean!

 

Tolosala B taldeko mutilek ez zuten partidurik izan eta Tolosala Orbelako neskek ezin izan zuten garaipena lortu Idiazabalen.

 

Aste honetan, Euskal Ligako Tolosala Iurrek Soloarte taldearen aurka jokatu beharko du haien etxean. Tolosala B taldeak etxean jokatuko du Ingou Aloña taldearen aurka eta Tolosala Orbelako neskek liderraren etxean jokatuko dute, Ordizian.

 

Jarraitu lanean neska- mutilak! Gora Tolosala!

#GOGOTOLOSALA

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!