Emaitza desberdinak Tolosalako taldeentzat asteburuan zehar:

Erabiltzailearen aurpegia Tolosala A.F.K.E 2020ko urt. 28a, 16:59

Euskal Ligako taldeak dinamika onean amaitu du lehen itzulia. Tolosala Orbela eta Tolosala B taldeak lanean jarraitu behar…

Tolosala Iurre taldeak lehen itzuli ona egin du. Larunbatean Uxoa taldearen aurka  8.garaipena lortu zuen. Lehen itzulia amaituta, hirugarren postuan aurkitzen da Tolosala Iurre, bigarrengo sailkatutik 4 puntura.

Larunbatekoak partidu nahiko erraza zirudien hasiera batean. Aurrean azken aurren postuan zegoen Uxoa taldea. Partidua nahiko ongi hasi zen eta etxekoek lehenengo gola segituan eskuratu zuten. Minutu gutxira, defentsako huts egite batekin batera, berdinketa lortu zuten kanpotarrek. Berriro etxekoek 2-1koa lortu bazuten ere, segituan kanpotarrek berdinketa eskuratu zuten. Atsedenaldira 3-2ko markagailuarekin joan ziren Tolosala Iurrekoak, baina sentsazio gazi-gozoekin.

 

Atsedenaldian kontzeptuak berrikusi eta zuzendu ostean, taldea indartsuago atera zen kantxara, eta markagailuko aldea areagotzea lortu zuen. Beste hiru gol segituan lortuta, 6-2ko markagailuarekin, kanpotarrek 5eko jokoa atera eta min egin zuten, baina etxekoek azken minutuei eutsiz garaipena lortu zuten. Amaieran, Tolosala Iurre 9 – Uxoa C.D.F.S. 5.

Esan bezala, partidua ez erosoa izan Tolosarrentzat nahiz eta garaipena eskuratu. Aste honetan taldeak Mondrate C.D. taldearen aurka jokatuko du derbia etxean, Uzturpe frontoian, 16:30etan. Zaleei deialdia egin nahi die taldeak, dinamika onari jarraipena ona emateko asmoz haien indarrak bultzatuta.

 

Tolosala Orbelako neskek partidu gogorra jokatu zuten etxean ligako talde gogorrenetariko baten aurka, Anoeta F.T. taldearen aurka alegia. 0-4 galdu bazuten ere, taldeak urte hasieran baina hobeto jokatzen du, eta intentsitate maila ere asko hobetu da hasieratik. Animo neskak, bide onean zoazte!

 

Tolosala B-ko mutilak Egintza taldearen aurka ondo landutako berdinketa bat lortu zuten. Amaieran 1-1 amaitu zen partidua. Animo mutilak!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!