Tolosala Iurre taldeak partidu oso zaila izango zuela bazekien. Aurrean Mahastiak Labastida Rioja Alavesa liderra. Liga honetan partidurik ez du galdu talde arabarrak oraindik. Partidura Tolosarrak ondo sartu ziren arren, etxekoak 2-0 jarri ziren berehala, bi jokaldi nahiko arraro gol bihurtuz. Tolosala Iurreko jokalariak erritmo biziz jokatzen jarraitu zuten eta defentsan ondo egotearen ondorioz iritsi ziren kontra-erasoan golak. Markagailuari buelta eman zion taldeak 2-3 jarriz, Gallurrek birritan eta Ioritzek eskuratutako golengatik. Atsedenaldia baino lehen etxekoek 3-3koa lortu zuten.
Gauzak horrela, atsedenaldian okerrak zuzendu eta kantxara berriro ere indartsu atera ziren Tolosarrak. Bigarren zatia hasi eta berehala, 4-3koa lortu zuten Bastidarrek. Berriro, erritmoa jaitsi gabe eta taktikoki aldaketa batzuk egin ondoren, Tolosala Iurrekoek berdinketa lortu zuten Ikerren eskutik. Liderraren aurka 4-4 8 minutu faltan eta min asko eginez. Sentsazioak onak ziren, baina etxekoek berriro aurreratzea lortu zuten kanpoko jaurtiketa batekin. 4 minutu faltan, eta gehiago lortzeko asmoz, Tolosalako entrenatzaileak bosteko jokoa ateratzea erabaki zuen. Baloia ondo mugitu ostean, minutu bat falta zenean amaierarako, Tolosarrek 5-5eko berdinketa lortu zuten. Puntua ona bazen ere, taldeak arrieskatzeko erabakia hartu zuen garaipena nahi zuelarik. Pazientziaz ondo mugitu zuen baloia azken aukerak izateko baina partidu amaierarako 4 segundu falta zirenean, baloia galdu eta etxekoek 6-5koa lortu zuten baloia haien kantxatik sarera bidaliz.
Kolpea oso gogorra izan zen Tolosarrentzat, bereziki liderraren etxean gehiago eskuratu zitekeelako sentsazioak egon zirelako momentu askotan. Partidua erritmo bizikoa izan zen, eta taldeari ezin zaio ezer leporatu, momentu oro jarrera ezinobea izan baitzen. Denboraldi erdia geratzen zaio taldeari oraindik helburua eskuratzeko. Azken asteetako sentsazioak oso onak izan dira lehenengo eta bigarren sailkatuaren aurka beraz lanean jarraitzea besterik ez da geratzen.
Animo mutilak!
Partiduko jokalariak:
- Mikel Landa (Atezaina)
- Imanol Toledo (Atezaina)
- Unai Labaka (Atzelaria)
- Mikel Alonso (Atzelaria) (c)
- Martin Lakunza (Atzelaria)
- Jon Galluralde (Hegalekoa)
- Imanol Anta (Hegalekoa)
- Asier Yarza (Hegalekoa)
- Ander Agirrezabal (Hegalekoa)
- Antton Garro (Pibota)
- Ioritz Otamendi (Pibota)
- Iker Lacunza (Pibota)
Jon Kortajarena (Entrenatzailea)
Julen Lizaso (Prestatzaile fisikoa)
Tolosala Orbelako neskek urteko lehen derbia jokatu zuten ostiralean. Aurrean Teep Samaniego Orixe Tolosaldea taldea. Neskak lehenengo zati oso serioa jokatu zuten, sendo lan eginez. Bigarren zatian, Orixe taldeko neskak eraginkorragoak izan ziren eta hiru puntuak eskuratu ahal izan zituzten.
Tolosala B taldeko mutilek Anoeta F.T. taldearen aurka derbia jokatu zuten larunbatean. Azpimarratzekoa mutilek bigarren sailkatuaren aurka erakutsitako futbol maila. Nahiz eta garaipena ez lortu, partiduan zehar oso ondo borrokatu zuten eta pixkanaka hobetzen ari direla agerian da.
Aste honetan, Euskal Ligako Tolosala Iurre taldeak atsedenaldia izango du. Tolosala Orbelako neskek etxean sailkapenean bigarren dagoen Sanpedrotarra F.E. taldea izango dute. Honetaz gain, Tolosala B taldeak Donostin jokatuko du asteburuan Arantzazuko Ama K.E. Aluminios Donosti taldearen aurka.
Animo hiru taldeei! Jarraitu lanean!
#GOGOTOLOSALA