2020-01-11 asteburuko partiduak

Erabiltzailearen aurpegia Tolosala A.F.K.E 2020ko urtarrilaren 7a

Urte berriarekin bat Tolosala taldeko taldeak kantxara bueltatuko dira.

Urte berri on Tolosala areto futbol elkarteko jokalari eta partaide guztien partetik!

Oporren ondoren, azkeneko asteetan deskantsatu ostean, aste honetan Tolosalako hiru taldeak lanera bueltatuko dira asteburuko partiduak prestatzeko asmoz.

Nesken taldeak, derbia jokatuko du Orixe taldearen aurka. Partidua ostiralean, urtarrilaren 10ean, 22:00etan izango da, Uzturpe kantxan. Aukera paregabea Tolosala Orbelako neskentzat urte berriarekin bat lehen garaipena eskuratzeko. Partidu berezia izango da eta Tolosala familia neskei babesten egongo da harmailetan. Animatu ostiralean neskak animatzera!

Euskal Ligako mutilek, hil ala biziko partida dute larunbatean, liderraren etxean. Tolosala Iurreko jokalariek partidu garrantzitsua irabazi zuten gabonen aurretik bigarren sailkatuaren aurka eta asteburu honetan lehenengo sailkatuaren etxean jokatu beharko dute. Zaila izan arren, aste guztian zehar gogor egingo dute lan mutilak Labastida taldeari irabazteko asmoz. Partidua, larunbatean azaroaren 11an, Labastidan izango da arratsaldeko 17:00etan. Animo mutilak! Ondo ari zarete lanean eta hori sailkapenean igartzen da! Eutsi!

Azkenik, Tolosala B taldeak ligako partidua izango du Anoeta A.F.T taldearen aurka. Partidua Uzturpe frontoian izango da larunbatean, azaroaren 11an, 15:30etan. Partidu zaila izango da mutilentzat, Anoeta Gipuzkoako 3.mailako 2.postuan dago eta. Animo mutilak, eman egurra!

#GOGOTOLOSALA

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!