Tolosala taldeak hil ala biziko partida zuen abenduaren 21ean. Taldeak futbol maila ona eman du hasieratik eta azken hilabeteetan goiko postuetara begira dabil. Partida hasi aurretik, Tolosala hirugarren zen sailkapenean 20 punturekin. Jarrilleros taldea, bigarren sailkatua 26 punturekin.
Maiatzean Nazional 3.mailara lehenengo bi sailkatuak igoko direla jakinik, talde tolosarrak hiru puntuak lortu behar zituen bai ala bai, bigarren sailkatutik 3puntutara geratzeko oporren aurretik. Taldeak hiru puntu irabazteaz gain, ligako talde gogorrenetariko bat irabaztea lortu zuen.
Partida gogor hasi zen. Bi taldeak gogor atera ziren asko zegoelako jokoak. Kanpokoek argi zuten irabazita errenta handiagotu zezaketela, tolosarrek aldiz, irabazita hurbildu, sentsazioak hobetu eta borrokan jarraitzeko aukera zuten. Kanpoko taldeak 0-1koa lortu zuen lehenengo zatian. Atsedenaldian, nahiz eta lehenengo zatian erritmo ona plazaratu, talde Tolosarrak gauzak zuzendu eta hobeto atera ziren kantxara. Berehala, presioan mina eginez, sentsazioak hobetu ziren. Ioritzek, faltaz, 1-1koa lortu zuen. Talde tolosarrak futbol ona plazaratzeaz gain, erritmoa bizitu eta mina egin zuen. Kanpoko taldeko jokalari bati, hamar minutu faltan, bigarren txartel horia atera zioten. Talde tolosarrak pazientziaz mugitu zuen baloia kantxan bat gehiago zeudela aprobetxatuz. Baloia pazientziaz mugitu ostean Yarzak 2-1koa lortu zuen bigarren zutoinean. Bi minutura, 3-1koa iritsi zen Galluren eskutik. Tolosalakoek markagailuari buelta eman zioten, baina talde kanpotarrak 5eko jokoa atera zuen garaipena bilatuz. Baloia ondo mugitu eta 3-3 jarri ziren, 2 gol eskuratuz. Partidu bikainak ordea amaiera berezia izan behar zuen. Halaxe izan zen. Minutu bat faltan Tolosarrek 5eko jokoa atera zuten. Ez zuten berdinketa onartzen eta hiru puntuak behar zituzten. Baloia pazientziaz mugitu eta 30 segundu faltan 4-3koa sartu zuen Yarzak.
Amaieran Tolosala Iurre 4 Jarrileros Peñota Dental 3. Talde Tolosarrak hirugarren jarraitzen du baina bigarren sailkatutik hiru puntura. Gabonen aurretik sentsazioak oso onak dira. 7 garaipen, 2 berdinketa eta 3 partidu galdu ditu taldeak. Horretaz gain, gaur, abenduaren 27an, taldeak gipuzkoar kopako final laurdenak jokatuko ditu 22:00 etan Idiazabal taldearen aurka, haien kantxan.
Bidea luze da, baina abuztuan hasi zenetik taldeak gauza asko hobetu ditu. Gaur partidu polit bat irabazteko aukera du taldeak. Irabazita, gipuzkoar kopako finalaurrekoa jokatzeko aukera izango du hurrengo astean.
Zorionak Mutilak! Lanean jarraitu, oso ondo ari zarete eta!
#GOGOTOLOSALA
Partiduko 5eko titularra:
Landa (Atezaina)
Lakun (Atzelaria)
Yarza (Hegalekoa)
Lass (Hegalekoa)
Iker (Pibota)
Partiduko jokalariak:
Mikel Landa (Atezaina)
Imanol Toledo (Atezaina)
Mikel Alonso (Atzelaria) ©
Martin Lakunza (Atzelaria)
Asier Yarza (Hegalekoa)
Jon Gallurralde (Hegalekoa)
Ioritz Otamendi (Pibota)
Iker Lacunza (Pibota)
Antton Garro (Pibota)
Aritz Lasa (Pibota)
Jon Kortajarena (Entrenatzailea)
Julen Lizaso (Prestatzaile fisikoa)
Ahaztu gabe, aipatzekoa Tolosala Orbela eta Tolosala Iurre taldeko neska-mutilek Orbela tabernan izan zuten afaria San Tomas eguna ospatzeko. Garaipena giro ezinobean ospatu zuten ondo afaldu eta Azpeitiko kaleetan parranda eginda.
Biba zuek!