2019-12-15 asteburuko emaitzak:

Erabiltzailearen aurpegia Tolosala A.F.K.E 2019ko abe. 16a, 14:17

 

Lehenengo hiru puntuak Tolosala B taldearentzat!

 

Tolosala areto futbol elkarteko taldeek emaitza desberdinak lortu zituzten asteburuan zehar. Tolosala Orbeleko neskek, Laskorain K.E-ren aurka jokatu zuten derbia ostiral gauean. Lana egin arren astean zehar, eta kantxan guztia eman bazuten ere, ezin izan zituzten hiru puntuak lortu.

 

Tolosala B taldeko jokalariek eman ziguten asteburuko berririk onena. Asteetan zehar lan handia egin ondoren, denboraldiko hiru puntuak lortu zituzten gazteak Ausa Zaldibi taldearen aurka. Zoriondu egin behar ditugu mutilak lanean ondo ari direlako eta lehen hiru puntuak eskuratu dituztelako. Aste honetan Barrantol talde tolosarraren aurka derbia jokatuko dute. Ea beste hiru puntu lortzeko gai diren gabonen aurretik!

 

Euskal Ligako Tolosala Iurre taldeak berdinketa lortu zuen Aretxabaleta K.E taldearen aurka. Norgehiagoka ona jokatu arren, taldeak ezin izan zuen garaipena eskuratu. Partida gaizki hasi zen Tolosarrentzat. Etxekoek hasieratik futbol maila indartsua plazaratu zuten. Joko oso ona ez egin arren, erasoan eraginkorrak izan ziren eta bi jokalditan 2-0 jarri ziren markagailuan. Talde Tolosarrak ordea gehiago egin zezakeela bazekienez, ez zuen amore eman. Lehenengo zati amaiera baino lehen, Ioritzek bi gol eskuratu zituen.

 

Atsedenaldira berdinketarekin iritsi ostean, Tolosalako jokalariak gogorrago atera ziren kantxara bigarren zatian eta berehala, berriro ere Ioritzek, 2-3koa lortu zuen. Partidari buelta ematea lortu zuen taldeak, zaila zirudien arren. 10 minutu faltan, Aretxabaletako jokalariek 3-3ko berdinketa lortu zuten jaurtiketa gogor batez. Partiduko azken minutuetan Tolosarrek bizpahiru jokaldi izan zituzten 5eko jokoaren laguntzaz garaipena eskuratzeko baina ezin izan zen lortu.

 

Emaitza ez da txarra, talde Tolosarrak 4.postuan jarraitzen duelako eta aste honetan lehenengo final modukoa jokatuko duelako. Aurrean 2.postuan dagoen Jarrilleros taldea. 6 puntutara dago oraintxe sailkapenean baina helburura gerturatzeko, eta oporren aurretik sentsazio onak izateko, ezinbestekoa izango da irabaztea. Zaletu guztiei deialdia egin nahi die taldeak, partida oso garrantzitsua delako. Abenduaren 21ean, 16:00 etan jokatuko du taldeak Uzturpe Frontoian.

 

Elastiko beltza eskuan, animatu denak larunbaten Donbass-era!

 

#GOGOTOLOSALA

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!