Partiduko helburua bakarra zen. Dinamika onari jarraipena eman behar zitzaion, hiru puntuak lortu eta azkeneko asteetako lanari 3 puntu gehiago gehitzeko.
Taldea kantxara ez zen ondo atera. Lehenengo zatiko jokoa ez zen ona izan. Kanpoko taldeak intentsitate gehiago jarri zuen eta atsedenaldira 0-2ko markagailuarekin joan ziren bi taldeak. Atsedenaldian gauza batzuk zuzendu ondoren, Tolosalako jokalariak bigarren zatira esnatuago atera ziren. Gehiago arriesgatzen hasi zirenean iritsi zen kanpotarren hirugarrena. Oraindik 12 minutu faltan, eta 0-3ko markagailu zaila eraldatzeko asmotan, Tolosarren entrenatzaileak, Cortak, bosteko jokoa atera zuen. Oso arriskutsua zirudien arren, taldeak ausart jokatu zuen garaipenaren bila.1-4koa Ioritzek faltaz lortu zuen. Ondoren, 2-3koa Gallurrek bigarren zutoinean. 3-3koa, haiek haien atean sartu zuten 5eko jokoa defendatzen ari zirenean, eta 3 minutu faltan, Ikerrek, kanpoko jaurtiketa gogor bat eginez, 4-3koa lortu zuen. Azken minutuetan Tolosarrek haien 5eko jokoa defendatu behar izan zuten, baina esfortzuak saria ekarri zuen.
Hiru puntu oso garrantzitsu lortu ditu taldeak, eta dinamika eta lanari jarraipena ematen ari da hirugarrengo astez jarraian. Aste honetan berriro gogor egingo du lan, larunbat goizean, Aretxabaletakoen etxean garaipena lortzeko asmoz.
Bigarren taldeak eta neskak ez zuten jardunaldirik izan. Bigarren taldekoek asteburu honetan, etxean, Ausa Zaldibi taldea jasoko dute eta neskek Laskorainen kantxan derbia jokatuko dute.
Asteburu gogorra dator aurretik, beraz animo hiru taldeei!
#GOGOTOLOSALA
Partiduko 5eko Titularra:
Landa (Atezaina)
Frodo (Atzelaria)
Yarza (Hegalekoa)
Lass (Pibota)
Iker (Pibota)
Partiduko jokalariak:
Mikel Landa (Atezaina)
Imanol Toledo (Atezaina)
Mikel Alonso (Atzelaria) (c)
Martin Lakunza (Atzelaria)
Imanol Anta (Hegalekoa)
Jon Gallurralde (Hegalekoa)
Asier Yarza (Hegalekoa)
Ander Agirrezabal (Hegalekoa)
Ioritz Otamendi (Pibota)
Aritz Lasa (Pibota)
Iker Lacunza (Pibota)