2019-11-29 asteburuko emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Tolosala A.F.K.E 2019ko abe. 3a, 10:57

Garaipen sendoa lortu zuen Tolosala Iurre taldeak. Tolosala Orbela eta Tolosala B taldeak ezin izan zuten garaipena lortu.

 

Ligako azken bi jardunaldiak oso gogorrak izan ziren lehen taldearentzat. Emaitza txarrak lortuta, autokritika eginda, taldeak aste polit bat zuen aurretik, lehenik asteazkenean gipuzkoako kopan Nazional 3.mailako Eskoriatza taldearen aurka eta ondoren asteburuan Galdakaoko Usansolo taldearen aurka.

 

Egoera aldatzea zen erronka. Asteazkenean, lan gogorra eginda defentsan, taldeak Eskoriatza taldea kopatik kanpo utzi zuen. Azpimarratzekoa taldeak egindako lana. Taldeak Gipuzkoako kopako hurrengo kanporaketa jokatzeko aukera izango du.

 

Ligan, larunbatean Galdakaon, taldeak oso ondo jokatu zuen. Hasi eta berehala erritmo bizia ezarri zuen talde Tolosarrak kantxan. Konturatzerako, eta sentsazio onei jarraipena emanez, lehen hamar minutuetan taldea 0-3 jarri zen, Gallurrek, Ikerrek eta Yarzak eskuratutako golei esker. Atsedenaldiaren aurretik, etxekoek errenta murriztu zuten.

 

Bigarren zatia hasi eta minutura, Usansoloko jokalariek 2-3koa lortu zuten. Talde Tolosarrak lanean jarraitu zuen eta 14.minutuan Ikerrek 2-4koa lortu zuen. Hurrengo minutuan, eta taldeak berriro ere arnasa hartuz, Lakunek 2-5koa lortu zuen Anttonen laguntzaz.

 

Minutu lasai batzuen ostean, eta talde Tolosarrak norgehiagoka lasaitu zuenean, Tolosarrek beste lau gol eskuratu zituzten azken 7 minutuetan, Ioritz, Antton, Yarza eta Agirreren eskutik.

 

Amaieran, Usansolo 2 eta Tolosala Iurre 9. Sentsazioak hobetzeko astea bizi izan zuen taldeak. Aste honetan, eta goiko postuei begiratzeko asmoz, taldeak etxean jokatuko du Leioa Ibaraki AFT taldearen aurka, ostiralean, abenduaren 6, 11:00etan.

 

Bigarren taldeak, gutxigatik galdu zuen Zarautzen, 3-2ko markagailua lortuz. Lanean jarraitu mutilak, zuen jokoa hobetzen ari da eta emaitzak iritsiko dira, seguru!

 

Tolosala Orbela nesken taldeak, kopako kanporaketa partida jokatu zuen Sanpedrotarra F.E. taldearen aurka. Kantxan guztia eman arren, 0-10 galdu zuten. Helburua urte hasieran areto futbolaz disfrutatzea eta gehiago ikastea zen, eta pixkanaka bidea egiten ari dira gure taldeko neskak.

 

Animo gure talde guztiei, jarraitu lanean!

 

#GOGOTOLOSALA

 

 

Tolosala Iurre taldeko 5eko titularra:

 

Landa (Atezaina)

Ioritz (Atzelaria)

Gallur (Hegalekoa)

Yarza (Hegalekoa)

Antton (Pibota) ©

 

Partidako Jokalariak:

 

Mikel Landa (Atezaina)

Martin Lakunza (Atzelaria)

Asier Yarza (Hegalekoa)

Imanol Anta (Hegalekoa)

Ander Agirrezabal (Hegalekoa)

Jon Gallurralde (Hegalekoa)

Ioritz Otamendi (Pibota)

Aritz Lasa (Pibota)

Antton Garro (Pibota)

Iker Lacunza (Pibota)

 

Jon Kortajarena (Entrenatzailea)

Julen Lizaso (Prestatzaile fisikoa)

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!