2019-11-16 asteburuko jardunaldiko emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Tolosala A.F.K.E 2019ko aza. 18a, 11:44

Euskal jaiak zirela kontuan izanda…

Asteburu txarra Tolosala kirol elkarteko talde guztientzat. Lehen taldeak, aurreko bi garaipen on eskuratu ondoren, sentsazio onekin jarraitu nahi izan zuen. Aurrean, Goierri K.E taldea. Partida hasiera baino lehen helburua bakarra zen, garaipena eskuratzea. Nahi baina ezin. Taldea ez zen ondo atera kantxara. Hartutako erabakiak ez ziren onak eta erritmo oso xumea plazaratu zuten partida guztian zehar. Partida, hala ere, ondo hasi zen Tolosarrentzat. Yarzak 0-1koa egin zuen 3. minutuan. Taldeari ordea diferentziak gutxi iraun zion, konturatzerako, Urretxuko taldeak 1-1koa ezarri baitzuen markagailuan. Berriro, eta falta taktiko bati amaiera ona emanez, Ioritzek 1-2koa lortu zuen. Taldeak momentu honetatik aurrera jaitsi zuen erritmoa. Etxekoek 3 gol segidan lortu eta 4-2 jarri ziren. Atsedenaldia baino lehen, Frodok, penaltiz, 4-3koa lortu zuen.

 

Atsedenaldian norgehiagokan zehar egindako hutsak konpontzen saiatu zen taldea, baina bigarren zatia okerragoa izan zen. Haiek gol asko eskuratzeaz gain, talde Tolosarra partidatik segituan ateratzea lortu zuten. Amaierara iristen, eta 11-3 emaitza esanguratsuaz bukatu behar zuenean, Lakunek, 11-4koa eskuratu zuen.

 

Taldeak lanean jarraituko du, asteburuko sentsazioak oso txarrak izan ziren eta. Aste honetan, Jaixki A.F.T taldearen aurkako derbia izango da Uzturpeko kantxan.

 

Honetaz gain, Tolosala B eta Tolosala Orbela taldeek emaitza txarrak izan zituzten asteburuan. Lanean jarraituko dute hiru taldeek gaurtik hasita.

 

#GOGOTOLOSALA

 

 

GOIERRI K.E – TOLOSALA IURRE partidako 5eko titularra:

 

Landa (Atezaina)

Lakun (Atzelaria)

Yarza (Hegalekoa)

Anta (Hegalekoa)

Lass (Pibota)

 

PARTIDAKO JOKALARIAK:

 

Mikel Landa (Atezaina)

Imanol Toledo (Atezaina)

Mikel Alonso (Atzelaria ) ©

Martin Lakunza (Atzelaria)

Jon Gallurralde (Hegalekoa)

Asier Yarza (Hegalekoa)

Imanol Anta (Hegalekoa)

Aritz Lasa (Pibota)

Ioritz Otamendi (Pibota)

Antton Garro (Pibota)

Iker Lacunza (Pibota)

 

Jon Kortajarena (Entrenatzailea)

Julen Lizaso (Prestatzaile fisikoa)

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!