2019-11-09 asteburuko jardunaldiak

Erabiltzailearen aurpegia Tolosala A.F.K.E 2019ko aza. 10a, 20:58

 

Beste garaipen landu bat Euskal Ligakoentzat! Mutilen bigarren taldeak aldiz ez zuen partida ona jokatu.

Tolosala Iurre taldeak sentsazio onekin jarraitzen du. Taldea gogor hasi zen lanean abuztu erdialdean, lan- fisiko eta taktikoa alderatuz. Asteak aurrera joan ahala, eta lehen ligako jardunaldian galdu ondoren, taldeak hobeto jokatzen du, eta sentsazio onak kantxan islatzen dira dudarik gabe. 6 partidatatik, taldeak 4 irabazi ditu, 1 berdindu du eta soilik 1 galdu du. Asteburu honetan, aurreko garaipen bereziaren ondoren, taldeak hiru puntuak eskuratu ditu berriro ere 3-1 irabaziz Amurrioko Arcada Arkune taldeari.

 

Lehen zatia oso gogorra izan zen. Bi taldeak oso gogor atera ziren kantxara, defentsan oso sendo lan eginez. Nahiz eta talde Tolosarrak minutu hobeak jokatu kantxan, atsedenaldira 0-0ekoarekin iritsi ziren bi taldeak.

 

Bigarren zatia hasi eta berehala, eta seguraski taldeak gutxien merezi zuenean, Amurrioko taldeak 0-1koa lortu zuen.

Tolosako taldeak lanean jarraitu zuen eta beranduago izan bazen ere, saria lortu zuen. Partidua amaitzeko 7 minutu faltan, eta beraiek bat gutxiagorekin egon zirenean, Taldeak 5eko jokoa atera zuen eta baloia minutu batzuetan zehar ondo mugitu ondoren, Yarzak 1-1koa lortu zuen. Beranduago, kanpoko taldeko jokalari bati bigarren txartel horia atera ostean, eta taldeak jokalari bat zuelarik kantxan, 2-1koa lortu zuen Ikerrek kanpotik egindako jaurtiketa gogor baten ostean. Amurrioko taldeak, puntu bat edo hiru puntuak lortzeko asmotan, eta Yarzari bigarren txartel horia atera ziotela aprobetxatuta, 5eko jokoa atera zuten azken minutuetan. Talde Tolosarrak hiru jokalari zituen kantxan soilik, eta hala ere, bi jokalari gutxiagorekin borrokatu behar izan bazuten ere, ondo defendatu eta baloia berriro ere urrutitik sareetara bidaltzea lortu zuten, Ioritzen eskutik.

 

Amaieran beraz, 3-1eko garaipena Tolosala Iurrekoentzat. Sentsazio onak ditu taldeak, eta garaipenak iristen ari dira. Liga luzea da, eta horretarako ezinbestekoa da astez- aste lanean jarraitzea. Bihar astelehena, taldeak lanean jarraituko du larunbateko partida prestatzeko asmotan.

 

Gizonezkoen bigarren taldeak, 1-7 galdu zuen arratsalde txar batean. Lanean jarraitu beharko du taldeak.

 

#GOGOTOLOSALA

 

 

 

PARTIDAKO 5eko TITULARRA:

 

Toledo (Atezaina)

Lakun (Atzelaria)

Ioritz (Hegalekoa)

Gallur (Hegalekoa)

Lass (Pibota)

 

 

 

 

PARTIDAKO JOKALARIAK:

 

Mikel Landa (Atezaina)

Imanol Toledo (Atezaina)

Mikel Alonso (Atzelaria)

Martin Lakunza (Atzelaria)

Asier Yarza (Hegalekoa)

Imanol Anta (Hegalekoa)

Jon Gallurralde (Hegalekoa)

Ander Agirrezabal (Hegalekoa)

Antton Garro (Pibota)

Iker Lacunza (Pibota)

Ioritz Otamendi (Pibota)

Aritz Lasa (Pibota)

 

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!