Zirauntza 3 – Tolosala Iurre Taberna 5

Erabiltzailearen aurpegia Tolosala A.F.K.E 2019ko aza. 4a, 13:33

Izugarrizko norgehiagoka larunbatean bizitakoa! Talde tolosarrak aurretik partida oso zaila zuela jakin bazekien. Ligako kantxa gogorrenetariko batera joateko unea zen, eta puntuak ateratzeko gauzak oso ondo egin behar izango ziren. Beroketan, taldeko bi jokalari garrantzitsuenetarikoak min hartu zuten.

Lehenagotik mina zuten, baina probatu eta ezin izan zuten partida jokatu Antton eta Yarzak. Nahikoa izango ez balitz bezala, partida hasi eta 20 segunduetara, Labakak min hartu zuen. Partida hasiera zen eta taldea hiru jokalari garrantzitsu gutxiagorekin zegoen. Gauzak zailak ziruditen arren, taldeak motibazio osoz gogor ekin zion partidari. Hasiera- hasieratik kantxak plazaratutako intentsitatea izugarria izan zen. Araiako taldeak, haien afizioaren laguntzaz oso gogor atera ziren kantxara, baina Tolosarrak, giroaz eta gogoaz kontagiatuta, 0-1koa lortu zuten Gallurren eskutik. Segituan, lehen zatiko 10.minutuan, Lass-ek 0-2koa lortu zuen baloia sareetara elegantzia handiz jaurtiz. Atsedenaldirako gutxi geratzen zenean, etxekoek errenta murriztu zuten korner batean.

 

Atsedenaldian jokalariek atsedena eskertu zuten eta berriro, indar berrituta, kantxara atera ziren. Gauzak ordea ez ziren hasi uste bezain ondo bigarren zatian. Araiakoek, bigarren zatiko 5 eta 12. minutuetan bi gol lortu zituzten. Intentsitatea igo zuten eta tolosarren nekea aprobetxatuta markagailuari buelta eman zioten. Tolosarrek, ziurrenik denboraldiko lehen zati hoberena gauzatu ondoren, ez zuten horrela amaitu nahi eta berehala 5eko jokoa atera zuten. Baloia pazientziaz mugituta, bi jokaldi bikain gol bilakatu zituzten, biak Gallurren eskutik berriro ere. 3 minutu faltan, Tolosarrak 3-4 aurretik zeuden. Etxekoek orduan 5eko jokoa atera zuten, garaipena bilatzeko asmoz. Defentsan ondo lan egin ondoren, 10 segundu faltan amaierarako, Ioritzek urrutitik sareetara bidali zuen baloia, 3-5ekoa lortuz.

 

Hasiera batean oso zaila zegoen partida aurrera atera zuten Tolosar gazteek. Sailkapenean Tolosala 3. da orain, partida bat gutxiagorekin. Asteroko lana kantxan antzematen ari da, eta taldea astero ari da hobetzen. Gaur berriro taldeak gogor egingo du lan, larunbateko partidari begira. Lanean jarraituz, sentsazioak hobetuz, aurrera dijoa taldea.

 

#GOGOTOLOSALA

 

 

 

 

 

 

 

 

5eko Titularra:

 

Mikel Landa (Atezaina)

Unai Labaka (Atzelaria)

Jon Gallurralde (Hegalekoa)

Imanol Anta (Hegalekoa)

Ioritz Otamendi (Pibota9

 

Partidako Jokalariak:

 

Mikel Landa (Atezaina)

Imanol Toledo (Atezaina)

Unai Labaka (Atzelaria)

Mikel Alonso (Atzelaria)

Martin Lakunza (Atzelaria)

Imanol Anta (Hegalekoa)

Jon Gallurralde (Hegalekoa)

Asier Yarza (Hegalekoa)

Antton Garro (Pibota)

Aritz Lasa (Pibota)

Ioritz Otamendi (Pibota)

Iker Lacunza (Pibota)

 

Jon Kortajarena (Entrenatzailea)

Julen Lizaso (Prestatzaile Fisikoa)

 

Goleatzaileak:

 

Gallur (3 gol)

Lass (gol bat)

Ioritz (gol bat)

 

 

 

 

 

 

Hurrengo partidak:

 

Euskal Liga: (TOLOSALA IURRE – ARCADA E.L.G. ARKUNE) larunbata azaroaren 9an, 16:00etan Uzturpe Frontoian

 

Gipuzkoako 3.Maila: (TOLOSALA B – TTAKUN F.T.) ostirala azaroaren 8an, 22:00etan Uzturpe Frontoian

 

Senior neskak: Ez dute jardunaldirik

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!