Asteburu gazi gozoa tolosarrentzat

Erabiltzailearen aurpegia Tolosala A.F.K.E 2019ko urr. 28a, 22:43

Tolosala Iurre taldekoek azkeen asteetako sentsazio onei jarraipena eman nahi izan zioten larunbatean.

Aurrean Sestao taldea. Arerio gogorra zela jakina zen eta mutilak kantxara gogor atera ziren. Hasieran intentsitate handia plazaratu zuten bi taldeek kantxan. Hasi eta 5 minututara, Sestaotarrek, Tolosarren defentsako huts egite batean, lehenengoa egin zuten. Minutu on batzuen ostean, Yarzak kontra – eraso on bati amaiera eman zion eta 1-1koa lortu zuen.

 

Bigarren zatia ez zen ondo hasi Tolosarrentzat, 5 minutuan, Sestaotarrek 1-2 koa lortu zuten. Berehala, hurrengo jokaldian ia, errenta handitzea lortu zuten Sestaotarrek. Juxtua ala ez, bi minutu txar egiteagatik lortu zituzten golak Sestaotarrak. Tolosarrek ez zuten merezi gertatutakoa, gehienbat, partida guztian zehar maila ona eman zutelako. 5 minutu faltan, eta partidatik edozer ateratzeko asmoz, Tolosarrek 5eko jokoa atera zuten. Minutu on batzuen ostean, norgehiagoka berdintzea lortu zuten, Yarza eta Frodoren eskutik. Amaieran, 3 eta 3koa Uzturpe frontoian. Pena, bi minutu gehiago behar izan zituelako taldeak garaipena lortzeko. Bestalde, puntu landu bat lortu du taldeak, eta lanean jarraitu behar du bidea luzea delako. Aste honetan, Tolosala Iurre taldeak bi norgehiagoka izango ditu.

 

Lehenengoa partida Gipuzkoako kopakoa izango da, etxean, uzturpe frontoian, asteazkenean 20:30 etan Donibane Stokke taldearen aurka. Larunbatean berriz, ligako partidari dagokionez, taldea Araiara joango da, han 19:00etan Zirauntza taldearen aurka jokatu beharko du.

 

Aste gogorra aurretik talde gaztearentzat. Gaurtik aurrera, entrenamenduei jarraipena emanez taldeak gogor egingo du lan!

 

Nesken taldeak eta bigarren taldeak partida zailak izan zituzten asteburuan, eta ezin izan zituzten hiru puntuak lortu. Aste honetan bi taldeek festa izango dute.

 

Azpimarratzekoa eta aipatzekoa, larunbat gauean hiru taldeek izandako klub afaria. Giro ezinobea bizitu zen afarian zehar! Biba zuek!

 

 

#GOGOTOLOSALA

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!