Lanean jarraituz!

Erabiltzailearen aurpegia Tolosala A.F.K.E 2019ko urriaren 20a

Asteburu honetan Tolosala Kirol Elkartetik soilik talde batek jokatu du. Mutilen lehenengo taldeak, Tolosala Iurrek, atsedenaldiaz gozatu du. Gizonezkoen bigarren taldeak ere atsedenaldia izan du.

Nesken taldeari dagokionez, asteburu honetan etxean jokatu dute. Aurkaria Idiazabal K.E. izan da, eta taldeak ezin izan du garaipena eskuratu. Talde berria osatu dute neskek, eta hasieran esan bezala, bide-luze honen hasiera besterik ez da hau, beraz lanean jarraituta iritsiko dira emaitzak eta sentsazio hobeak seguru. Aste honetan, Tolosala-ko hiru taldeek lanean jarraituko dute hurrengo jardunaldiari begira. Bitartean; lana, lana eta lana!

 

#GOGOTOLOSALA

 

-Tolosala Orbela nesken taldeko 5eko titularra:

Leire Hernandez (Atezaina)

Aiora Otamendi (Atzelaria)

Maddi Amondarain (Hegalekoa)

Maddi Urkola (Hegalekoa)

Iraia Sanchez (Pibota)

 

-Emaitza:

Tolosala Orbela 1- Idiazabal K.E. 8

-Goleatzailea:

Leire Iguaran

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!