3. jardunaldian talde Tolosarrak Sondikan jokatu zuen. Aste guztian egindako lan gogorraren ondoren, taldeak azterketa zaila izango zuen aurretik. Aurreko astean etxean izandako sentsazio onei jarraipena eman nahi izan ziok taldeak hasieratik, eta egindako esfortzuak saria ekarri zuen.
Hasieran, hasi eta bost minutura etxekoen atezainari txartel gorria atera zioten. 6.minutuan, Ioritzek 0-1koa lortu zuen. 9. minutuan, etxekoek, 1-1koa lortu zuten penaltiz. Labakak, tolosarrentzat bigarrena lortu zuen 12.minutuan. Atsedenaldirako 3 minutu inguru falta zirenean, talde- eraso on bati amaiera emanez, Yarzak 1-3koa lortu zuen Iurreko jokalarientzat. Gauzak horrela, taldea atsedenaldira errenta ona eta sentsazio onekin joan zen.
Bigarren zatia hasi eta berehala, 3.minutuan, Sondikarrek 2-3koa lortu zuten markagailuan hurbiltzeko. Garaipena bai ala bai lortu behar zela argi zuen talde osoak, eta intentsitate maila handiz jolasten zeudelarik, Ioritzek 2-4ekoa lortu zuen bigarren zatiko 7.minutuan. Amaierarako 11 minutu falta zirenean, partida bideratuko zelakoan, Gallurrek 2-5koa lortu zuen. Partiduko amaierara bidean, Sondikarrek azken esfortzuan zeozer lortzekotan, 5eko jokoa atera zuten. 2 minutu falta zirenean, eta defentsan minutu on batzuk egin ostean, Anttonek 2-6koa lortu zuen. Partida horrela amaituko zela pentsatzen zen, baina Sondikarrek 5eko jokoarekin jarraituz, 3 gol lortu zituzten azkeneko 2 minutuetan. Amaieran zorionez, 5-6 amaitu zen partida eta hiru puntuak Tolosara ekarri ahal izan zituen taldeak.
Partiduan zehar taldeak egindako lan taktiko eta fisikoa azpimarratzekoa 3.jardunaldi honetan. Aukera asko izan zituen taldeak partidan zehar, baina azken minutuetan partida irakurtzen ez jakiteagatik etxekoek ia markagailuari buelta eman zioten.
Aste honetan taldeak lanean jarraituko du, nahiz eta asteburuan atsedenaldia izan. Dudarik gabe, gauza asko hobetu behar dira, baina sentsazioak hobetzen ari dira eta 3 jardunaldiren ostean taldeak 2 garaipen eskuratu dituela kontuan izan behar da.
Tolosala Orbela nesken taldeak eta Tolosala B taldeak ez dute jardunaldirik izan asteburuan.
#GOGOTOLOSALA
PARTIDAKO 5eko TITULARRA:
Landa (Atezaina)
Labaka (Atzelaria)
Ioritz (Hegalekoa)
Gallur (Hegalekoa)
Antton (Pibota)
PARTIDAKO JOKALARIAK:
MIKEL LANDA (Atezaina)
IÑAKI ELORZA (Atezaina)
ASIER YARZA (Hegalekoa)
UNAI LABAKA (Atzelaria)
JON GALLURRALDE (Hegalekoa)
IMANOL ANTA (Hegalekoa)
ANDER AGIRREZABAL (Hegalekoa)
IORITZ OTAMENDI (Hegalekoa)
ARITZ LASA (Pibota)
IKER LACUNZA (Pibota)
ANTTON GARRO (Pibota)