2019/10/06

Erabiltzailearen aurpegia Tolosala A.F.K.E 2019ko urr. 7a, 12:56

TOLOSALA martxan!

2. jardunaldian iritsi dira lehen 3 puntuak Tolosara lehen taldearentzat. Lehenengo jardunaldian bizitako porrotaren ondoren, eta astean zehar lan ona egin ostean, taldeak sentsazioak hobetzeko asmoz gogor eutsi zion partidari hasieratik. Harmailak nahiko beteak zirelarik, zaletuen laguntzaz garaipena lortzea errazagoa izan zen, dudarik gabe. Hasieran bi taldeak atera ziren antzeko, intentsitate handia egon zen kantxan eta futbol maila ona ikusi zen zelaian. Etxekoen lehenengoa Ikerrek egin zuen, talde jokaldi on baten ondoren. Segituan, eta joko onari jarraipena emanez, Ioritzek 2-0koa lortu zuen talde jokaldi on bati amaiera emanez 10. minutuan. 13.minutuan, Tolosala Iurreko gazteek izugarrizko jokaldia egin zuten. Presiotik ondo atera ondoren, 3 taldekideen triangulazio baten ondoren, Agirrek 2 zutoinean baloia sareetara bultzatu zuen. Atsedenaldira iritsi aurretik, sentsazioak oso onak ziren arren, Soloarteko jokalariek 3-1koa lortu zuten atzean eskainitako opari baten ondoren.

 

Taldeak, garaipena helburu, bigarren zatiari gogor ekin zion. Ikerrek, bere hasiera onari jarraipena emanez, bere marka pertsonaleko bigarrena lortu zuen 4-1koa ezarriz markagailuan 24. minutuan. Kanpotarrek, partidari eutsi nahi izan zioten eta 4-2koa lortu zuten 29.minutuan. Talde tolosarrak atzean sufritu behar izan zuen markagailuari eutsi eta garaipena eskuratzeko.

Lehen  hiru puntuak ligan. Sentsazio onak baina lanean jarraitu behar gauzak hobetu ahal izateko. Eskerrik beroenak gerturatu zineten zaletuei eta bestalde, nahiz eta asteburu honetan lehen taldeak kanpoan jokatzen duen, zaletu gaztetxoenei deialdia egin nahi diegu Uzturpera gerturatu daitezen astebururo. Lehen taldea ez bada, bigarrena edo neskenak izango baitu jardunaldia etxean, eta areto futbolaz disfrutatzeko aukera sortuko da.

 

 

Senior nesken estreinako partida ostiralean izan zen Anoetan. Aurrean, Anoeta AFT talde gogorra. Denbora gutxi daramate neskek elkarrekin, aste gutxi entrenatzen baina ilusio osoz ari dira lanean. Ezer galtzekorik gabe, kantxara indartsu atera ziren guztiak. Aipatzekoa guztien jarrera eta bereziki atezainaren papera lehen zatian zehar. Nahiz eta emaitza ez zen ona izan, Tolosala Orbela taldeak badaki bidea luzea dela, eta astero lan eginez gauzak lortuko direla. Animo neskak! Astean zehar lan ona eginez emaitzak iritsiko dira, seguru!

 

Gizonezkoen bigarren taldeak ezin izan zuen garaipena eskuratu. Tolosala taldeko gazteak ligako lehen partidua zuten etxean. Hauek ere talde berria sortu dutenez, oraindik ezagutze bidean daudela somatu zen. 4-5 galdu zuten baina sentsazioak hobetzeko asmoz daude taldekide guztiak. Jarraitu lanean mutilak, eta gauzak hobetuko dira!

 

 

 

 

-TOLOSALA IURRE: (EUSKAL LIGA)  

EMAITZA:

 Tolosala Iurre 4 – Soloarte 2

 

PARTIDAKO 5eko TITULARRA:

Toledo (Atezaina)

Lakun (Atzelaria)

Yarza (Hegalekoa)

Anta (Hegalekoa)

Ioritz (Pibota)

 

PARTIDAKO JOKALARIAK:

IMANOL TOLEDO (Atezaina)

MIKEL LANDA (Atezaina)

MIKEL ALONSO (Atzelaria) ©

UNAI LABAKA (Atzelaria)

MARTIN LAKUNZA (Atzelaria)

IMANOL ANTA (Hegalekoa)

ASIER YARZA (Hegalekoa)

ANDER AGIRREZABAL (Hegalekoa)

JON GALLURRALDE (Hegalekoa)

IKER LACUNZA (Pibota)

ANTTON GARRO (Pibota)

IORITZ OTAMENDI (Pibota)

 

JON CORTAJARENA (Entrenatzailea)

JULEN LIZASO (Prestatzaile fisikoa)

CRISTIAN FERNANDEZ (Delegatua)

 

 

 

-TOLOSALA ORBELA: (SENIOR NESKAK)

 

EMAITZA:

Anoeta Aft 9 – Tolosala Orbela 1

 

PARTIDAKO 5eko TITULARRA:

Leire Hernandez (Atezaina)

Aiora Otamendi (Atzelaria)

Raquel Muñagorri (Hegalekoa)

Iraia Sanchez (Hegalekoa)

Ane Campos (Pibota)

 

PARTIDAKO JOKALARIAK:

LEIRE HERNANDEZ (Atezaina)

AIORA OTAMENDI (Atzelaria)

RAQUEL MUÑAGORRI (Hegalekoa)

IRAIA SANCHEZ (Hegalekoa)

ANDREA VITORIA (Hegalekoa)

ANE CAMPOS (Pibota)

 

ANDER AGIRREZABAL (Entrenatzailea)

IZASKUN EGILEGOR (Laguntzailea)

 

 

 

 

 

 

 

 

 

-TOLOSALA (GIPUZKOAKO 3.MAILA)

 

EMAITZA:

 

Tolosala B 4 – Egintza B 5

 

PARTIDAKO 5eko TITULARRA:

 

Eneko Gago (Atezaina)

Beñat Ezenarro (Atzelaria)

Eneko Balerdi (Hegalekoa)

Ander Belza (Hegalekoa)

Jonathan Fernandez (Pibota)

 

PARTIDAKO JOKALARIAK:

 

ENEKO GAGO (Atezaina)

MATTIN LAKUNZA (Atzelaria)

BEÑAT EZENARRO (Atzelaria)

AITOR ARAMENDI (Atzelaria)

ASIER LEKUBIDE (Hegalekoa)

ENEKO BALERDI (Hegalekoa)

ANDER BELZA (Hegalekoa)

IÑAKI LAKUNZA (Pibota)

JONATHAN FERNANDEZ (Pibota)

 

ASIER DIAZ DE GEREÑU (Delegatua)

 

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!