Gauzak horrela, lehenengo minutuetan erritmo oso bizia egon zen kantxan bi taldeen eskutik. Talde tolosarraren minutu on batzuen ostean iritsi zen etxekoen lehen gola, lehenengo zatiko 13. minutuan. Tolosarrek, aukerak ongi aprobetxatu ez zituztela sentituz, eta berdinketa nahi zutelarik, arrisku gehiago hartu zituzten presioan. Atsedenaldia baino lehen, Mondratekoek 2-0koa lortu zuten kontra-eraso on baten ondoren.
Atsedenaldian egindako okerrak zuzendu ondoren, taldea oso motibatua atera zen kantxara. Bigarren zatia hasi eta berehala, Antak asistentzia eder batekin Iker ate aurrean utzi zuen bakarrik eta aurrelariak ez zuen barkatu. 1-2koarekin eta berdinketa nahi zelarik, segituan Unaiek izugarrizko jaurtiketa batez 2-2koa lortu zuen. Atsedenaldian zuzendutakoak bere fruituak eman zituen. Etxeko taldeak hala ere 3-2koa berriro segituan lortu zuen, taldeak atzean oparitutako huts egite batean. Tolosarrak ez zuten partida botatzeko asmorik, eta berriro ere Ikerrek 6 minutu faltan, presioan ondo lan eginez 3-3koa lortu zuen. 3 minutu falta zirenean, etxekoek kontra- eraso bat ondo amaituz 4-3koa lortu zuten. Talde tolosarrak 5eko jokoa atera zuen azken minutuetan baina ezin izan zuen ezer lortu.
Amaieran beraz, 4-3ko markagailua Arrasateko kantxan. Hasiera tristea taldearentzat, jarrita zegoen itxaropen eta gogoagatik gehienbat. Taldeak hala ere argi dauka bidea luzea dela, eta beste 29 jardunaldi geratzen direla helburua lortzeko. Larunbat honetan, garaipena bilatzeko aukera izango du taldeak etxean. Partida 16:00 etan izango da Uzturpe frontoian Soloarte taldearen aurka.
Taldeak asko eskertuko luke zaleen etorrera. Zuen berotasun eta babesarekin seguru irabazteko aukera izango dugula! Gaur astelehena taldeak lanean jarraituko du asteburura begira.
Bitartean lana, lana eta lana!
-PARTIDAKO 5eko TITULARRA:
LANDA (Atezaina)
LAKUN (Atzelaria)
GALLUR (Hegalekoa)
AGIRRE (Hegalekoa)
LASS (Pibota)
-PARTIDAKO JOKALARIAK:
MIKEL LANDA (Atezaina)
IÑAKI ELORZA (Atezaina)
MIKEL ALONSO (Atzelaria) (c)
UNAI LABAKA( Atzelaria)
MARTIN LAKUNZA (Atzelaria)
ASIER YARZA (Hegalekoa)
IMANOL ANTA (Hegalekoa)
JON GALLURRALDE (Hegalekoa)
ANDER AGIRREZABAL (Hegalekoa)
IKER LACUNZA (Pibota)
ARITZ LASA (Pibota)
ANTTON GARRO (Pibota
JON CORTAJARENA (Entrenatzailea)
JULEN LIZASO (Prestatzaile fisikoa)
CRISTIAN FERNANDEZ (Delegatua)