TOLOSALAren 4x4 I.futsal txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Tolosala A.F.K.E 2019ko irailaren 23a

TOLOSALAren 4x4 I.futsal txapelketa
TOLOSALAren 4x4 I.futsal txapelketa
TOLOSALAren 4x4 I.futsal txapelketa
TOLOSALAren 4x4 I.futsal txapelketa

Ikusgarria larunbatean bizitako giroa Santa Maria plazan

Ekainean hasi ginen proiektuan pentsatzen. Umeak, kirola aitzakia, egun eder bat pasatzea nahi genuen. Honetaz gain, Tolosa mailan asteburuetan areto futbola eskaintzen duen taldea garela ere helarazi nahi izan genuen, gehienbat umeek gure ibilbidean lagun gaitzaten.

Proiektuak aurrera ateratzeko denbora behar da. Beti izaten dira oztopoak, ideia desberdinen arteko gatazka txikiak... baina taldekide guztiak eskainitako gogoarekin dena izan da posible.

Helburua argia zen. Umeek disfrutatzeko ekitaldi bat egin behar genuen. Kirola edozein izanik ere, haiek disfrutatu ahal izateko eguna antolatzeko asmoa izan dugu hasieratik. Gauzak hobetu daitezke noski, baina klubean sentsazio oso onekin geratu gara. Hurrengo urtera begira, hobetzeko asmoz, gauzak biribildu eta ilusio osoz bigarren txapelketari bidea egingo diogu gaurtik.

Larunbatean bizitako kirol tasun maila izugarria izan zen. Areto futbolaz gozatzeaz gain, umeen arteko laguntasuna eta errespetua uneoro izan genuen.

Klub osoaren izenean, eskerrak eman nahi dugu ekitaldia aurrera ateratzen lagundu zenuten guztioi. Mila esker Larreta, eskainitako esneki desberdinengatik, Shanti Kirolak, Zaindu Fisioterapia, Orbela eta Iurre tabernari. Eta honetaz gain, esker mila ume guztiei, zuen parte hartze eta jarreragatik, eta guraso eta azaldu zineten pertsona guztiei, giro eta egun zoragarri bat sortzeagatik.

#GOGOTOLOSALA

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!