TOLOSALA IURRE VS ELORRIETAKO AEROLINK

Erabiltzailearen aurpegia Tolosala A.F.K.E 2019ko ira. 23a, 12:24

Ametsa goiz amaitu da Tolosarrentzat

Partidu guztietan bezala, taldea Iurre Tabernan elkartu zen kafetxo bat hartzeko asmoz. Aurredenboraldi gogor baten ostean, taldea gogotsu zegoen Euskal Kopan irabazi eta aurrera jarraitzeko. Aurrean Elorrietako taldea. Lehengo urtean Hirugarren mailako txapeldunak izateaz gain Euskal Kopa ere irabazi zuten, 2b mailara igotzek aukerari uko egin zioten ordea. Aurkariek futbol maila oso ona izango zutela argi zuen talde Tolosarrak, baina ezer galtzekorik ez zegoenez, garaipenaren bila gogor atera ziren gazteak.

Gauzak horrela, lehenengo zatiko lehen 5 minutuetan, kanpotarrek bertsio hobea aurkeztu zuten kantxan. Tolosarrak, lanean jarraituz, defentsan lan gogorra eginez eta aurredenboraldiko lan fisikoa aprobetxatuta goran gogor eraso eginez, aukerak izan zituzten. Atsedenaldira 0-0 ekoarekin iritsi zen taldea. Bigarren zati hasiera antzekoa izan zen. Hamar minutu falta zirenean bukaerarako, Elorriokoak garaipena bai ala bai nahi zutelarik, erritmo biziagoa jarri zuten kantxan. 5 minutu faltan, 0-1koa lortu zuten kanpotarrek. Tolosarrak, egindako lana aprobetxatzeko asmotan, 5eko jokoa atera zuten, eta jokaldi on bati amaiera emanez Anttonek 1-1koa lortu zuen. Berdinketak gutxi iraun zuen ordea. Hurrengo jokaldian, kanpotarrek 1-2koa lortu zuten kontra-eraso on batean.

Tolosarrek lan egin zuten amaiera arte baina ezin izan zuten garaipena eskuratu. Gauzak horrela, talde Tolosarrak agur esan dio Euskal Kopari eta aste honetan ligako estreinaldia izango du Arrasaten 17:30 etan. Aurredenboraldiko lan onaren ostean, aste honetan ere gogor lan egingo du taldeak garaipena bilatzeko asmoz.

Ea liga ondo hasten duen taldeak! Bitartean, lana, lana eta lana!

#GOGOTOLOSALA #GOGOIURRE

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!